Segobriga

Segobriga (gaztelaniaz: Segóbriga) antzinako hiri zelta da, Iberiar Penintsularen erdialdean (Saelices, Cuenca). Caput CeltiberiaeZeltiberiako hiriburua») izena eman zion Pliniok. Erromaren aliatua izan zen K.a. II. mendearen hasieratik aurrera, eta Viriatok hartu zuen K.a. 140. urtean. Carthago Novako (Cartagenako) herrialdearen barnean egon zen hiria Erromako inperioaren garaian. Harresiaren, anfiteatroaren eta inguruko mika-meatzeen hondakinak daude ikusgai gaur egun; baita bisigodoen garaiko basilika baten aztarnak ere.

Segobriga
Kultura ondasuna
Segobrigako erromatar anfiteatroa
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaCuencako probintzia
UdalerriaSaelices
Koordenatuak39°53′06″N 2°48′48″W
Map
Historia
GaraiaK. a. V. mendea
UzteaK. o. XII. mendea
KulturaZeltiberiarrak, erromatarrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.