Segia
Segia egungo Zaragoza probintziako Ejea de los Caballerosen zegoen erromatar garaiko hiri baskoia izan zen[1]. Hiria antzinako Burdin Aroko herrixka batean sortu zuten.[2] Arba ibaia sortzen duten Arba de Biel eta Arba de Luesia ibaien lotunean zegoen.[3]
Hasieran suessetanien hiria izan zen baina k. a. 184an Marko Terenzio Varronek konkistatu eta baskoien eskuetan geratu zen.
Klaudio Ptolomeok aipatu zuenen Setia izena eman zion[4], agian Betikan zegoen hiriarekin nahaspilaturik. Plinio Zaharrak ere hiriaz idatzi zuen eta Itinerarietan agertu zen[5]
K.a. 89. urteko Ascoliko brontzean agertzen dira aipatuta Gizarte Gerran borrokatzeko osatu zen Turma Salduitanako[oh 1] gerlariak. Horien artean, soldadu aritutako hainbat Segiatarren izenak, adibidez, euskal-akitanierazko izena duen Arranes Arbiscar.
Oharrak
- Gaur egun Zaragoza den hirian egondako Salduie hirian erreklutatu zen zalditeria unitate bat
Erreferentziak
- Pérez de Laborda, Alberto.. ([2003?]). Los campesinos vascones. Editorial Txertoa ISBN 84-7148-379-3. PMC 54814928. (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- Gran Enciclopedia Aragonesa. Segia. .
- Gran Enciclopedia Aragonesa. Ejea de los Caballeros. .
- Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
- Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..