Sega-poto

Sega-potoa, halaber opotsa, segarria gordetzeko ontzi txikia da, zurez edo adarrez egina. Segarria, hau da, sega zorrozteko harria, ondo erabili ahal izateko, bustita edo hezetuta egon behar du; horregatik, sega-potoan segarriak uzten duen tartea urez edo belarrez betetzen da.

Sega-potoa

Lagunarteko hizkeran, sega-potoa esaten zaio telefono mugikorrari.

Izenak

Astitzen, sega-kotxoa esaten zaio.[1]

Erreferentziak

  1. Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 165.or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.