Sefora

Sefora edo Tzipora[1] (hebreeraz צִפוֹרָה) Irteeraren liburuaren arabera Moisesen emaztea eta Jetroren, Midian eskualdeko apaiz edo printzea eta Druzoen sortzaile espiritual eta arbasoaren, alaba da.[2][3][4] Kroniken liburuan, bere bi oinordeko aipatzen dira: Shebuel, Gershomen semea, eta Rehabiah, Eliezerren semea.[5]

Sefora

Bizitza
Familia
AitaJetro
Ezkontidea(k)Moises
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakartzaina

Narrazio Biblikoa

Jetroren Alabak, Teophile Hamel 1850 inguruan
Jetroren Alabak, Teophile Hamel 1850 inguruan

Aurrekariak

Hebrear Biblian Sefora Jetroren zazpi alabetako bat zen. Jetro Midianeko apaiza zen Kenite artzaina zen.[6] Irteera 2:18an Jetrori ere Reuel deitzen zaio.[7] Israeldarrak/Hebrearrak Egipton gatibu zeuzkaten bitartean, Moisesek hebrear bat erasotzen ari zen egiptoar bat hil zuen. Honengatik, faraoiak Moises hil egin nahi izan zuen. Moisesek, beraz, Egiptotik ihes egin zuen eta Midianera iritsi zen. Egun batez, putzu baten ondoan eserita zegoen bitartean, Jetroren alabak aitaren artaldeari edaten ematera hurbildu ziren. Beste artzainak iritsi ziren eta neskak bota zituzten, haien artaldeek ura lehenago edan zezaten. Moisesek neskek defendatu zituen eta beren artaldeari edaten eman zien.

Beren etxera itzuli zirenean, aitak galdetu zien: "Nolatan etorri zarete hain goiz etxera?" Neskek erantzun zioten: "Egipziar batek artzainengandik babestu gaitu, baita guretzako ura atera eta artaldeari edaten eman ere". "Non da bera orduan?" galdetu zien Jetrok. "Zergatik utzi duzue gizona? Gonbidatu ezazue afaltzera". (Irteera 2: 18-20). Jetrok, orduan, Moisesi Sefora emazte gisa eman zion (Irteera 2:21).

Ostatuko gertakaria

Jainkoak agindu bezala, Moisesek bere emazte eta seme alabak hartu eta Egiptora bere bidaia hasi zuen, israeldarrak askatzeko. Bidean, ostatu batean gelditu ziren, non Jainkoa Moises hiltzera joan zen (Irteera 4: 24-27). Seforak bere semea erdaindu egin zuen harri zorrotz batekin eta harekin Moisesen oinak ukitu zituen, esanez: "Dudarik gabe odoleko senarra zara niretzat!" Orduan Jainkoak Moises bakarrik utzi zuen (Irteera 4: 25-26). Hala ere, pasartearen zehaztasunak ez daude oso argi eta eztabaida gai dira.

Exodoa

Miriam eta Aaron Moisesi kexatzen, 1908ko grabatuta
Miriam eta Aaron Moisesi kexatzen, 1908ko grabatuta

Moisesek israeldarrak Egiptotik atera ondoren, eta Amaleken aurka borroka bat irabazi ostean, Jetro Sinaiko basamortuan ezarri zen hebrear kanpamentura iritsi zen, harekin Sefora, Gershom eta Eliezer eramanez. Bibliak ez du esaten noiz elkartu ziren berriro Sefora eta bere semeak Jetrorekin. Jainkoak israeldarrek egin zutenaren berri eman ondoren, Moisesi familia eraman ziola da esaten den bakarra.[8]

Moisesen emaztea Kuxtar etniako kide bezala aurkezten da.[9] Istorioan Aaron eta Miriamek Moises gogor kritikatzen duten Moisesen ezkontza emakume kuxtar batekin, Egiptora israeldarrak askatzeko itzuli zenean. Kuxak (a.k.a. Nubia) Afrikako ipar-ekialdeko Kuxen edo arabiarren arbasoak izan ziren. Midianitarrak beranduago Bibliakoak ez diren iturrietan azal beltzeko bezala deskribatzen dira eta Kushim deituak izaten dira, azal beltzeko afrikarrak izendatzeko hebreerazko hitza.[10][11]

Familia zuhaitza

 
 
 
 
 
 
 
 
Jakob
 
Lea
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Lebi
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gershon
 
 
 
 
 
 
 
Kohath
 
 
 
 
 
 
 
 
Merari
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Libni
 
Shimei
 
 
Izar (Biblia)
 
 
Hebron
 
Uziel
 
Mahli
 
Mushi
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Jochebed
 
Amram
 
Mishael
 
Elzaphan
 
Zithri
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Miriam
 
Aaron
 
Moises
 
Sefora
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gershom
 
Eliezer

Erreferentziak

  1. (PDF) Euskaltzaindiaren 177 araua. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  2. Winfried., Corduan,. (2012). Neighboring faiths : a Christian introduction to world religions. (2nd ed. argitaraldia) IVP Academic ISBN 0830871977. PMC 857225246..
  3. (Ingelesez) «MK Kara: Druze are Descended from Jews» Israel National News (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  4. 1925-, Blumberg, Arnold,. (1985). Zion before Zionism, 1838-1880. (1st ed. argitaraldia) Syracuse University Press ISBN 0815623364. PMC 12370448..
  5. (Afrikaansez) «1 KRONIKAK 10, Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) (EABD) | Hoofstuk 10 | Die Bybel Toep | Bible.com» www.bible.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  6. (Ingelesez) Harris, Stephen L.. (2002). Understanding the Bible. McGraw-Hill ISBN 9780767429160. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  7. «Bible Gateway passage: Exodus 2 - New International Version» Bible Gateway (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  8. OFMCap, br. Matej Nastran,. «Ir 2,15-22; 3,1; 18,1-12 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  9. «Numbers 12:1 Miriam and Aaron began to talk against Moses because of his Cushite wife, for he had married a Cushite.» biblehub.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  10. 1947-, Goldenberg, David M.,. (2003). The curse of Ham : race and slavery in early Judaism, Christianity, and Islam. Princeton University Press ISBN 9780691123707. PMC 51040724..
  11. (Ingelesez) Shahak, Israel. (1994-04-28). Jewish History, Jewish Religion: The Weight of Three Thousand Years. Pluto Press ISBN 9780745308197. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.