Sefanitro

Sefanitro (Sociedad Española de Fabricaciones Nitrogenadas S.A.) Barakaldoko Lutxana auzoan zegoen kimika-industria izan zen, nitrogenatu sintetikoak egiten zituena.

Sefanitro
Datuak
Motafabrika
Jarduera sektoreaIndustria kimikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
nitrogen fertilizer (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaFertiberia
Historia
Sorrera1950
Desagerpena2006

1940ko hamarkadan frankismoaren autarkian nekazaritza bultzatzeko, Espainiako Gobernuak nitrogenatu sintetikoen lantegi bat eraikitzea erabaki zuen. Barakaldon 200.000 m²-ko azalera zuen orube bat hautatu ondoren, 1950eko ekainean Francisco Francok inauguratu zuen. Krisialdia eta ingurumen arazoak zirela eta, 1978an bitan zatitu eta Rontealde lantegi berria sortu zuen. 74 metroko tximinia ospetsua zuen azido sulfuriko ekoizten zuen lantegi berriak.

1980ko krisialditik aurrera, lan-karga galdu eta lursailak Fertiberiari saldu zizkioten. 2011n eraitsi eta Rontealdek, egun Befesa izena duena, lana Bilboko portuko instalazioetara eraman zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.