Secundino Esnaola
Secundino Esnaola Berrondo (Zumarraga, Gipuzkoa, 1878ko maiatzaren 21a - Donostia, Gipuzkoa, 1929ko urriaren 22a) abesbatza zuzendaria eta musikagilea izan zen. 1906. urtean, Donostiako Udal Musika Eskolan hasi zen irakasle lanetan. Secundino zuzendari zela, hainbat sari jaso zuen Donostiako Orfeoiak (1903-1906 bitartean). Gizaki zein artista bezala izan zuen merituaz gain, 1908an abesbatza misto bat sortzeko ‘ausardia’ izan zuen Secundino Esnaolak. Abesbatza hura gertakizun iraultzaile baten atarikoa izan zen, emakumeei Donostiako Orfeoiko ateak ireki baitzizkien.[1]
Secundino Esnaola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumarraga, 1878ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1929ko urriaren 22a (51 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta abesbatza-zuzendaria |
Lantokia(k) | Donostia |
Obra nagusiak: Salve, Praisku Txomin, Euskal Saltxa, Gabon, Pello Joxepe, Canción de cuna, Neska zaarra, Dringilin dron, Artzai txirula, Rapsodia vascongada, Matxintxo eta Amak ezkondu ninduen.
Erreferentziak
- Bestelako begiradak. Donostiako eskulturak Donostia turismo
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.