Seconds (1966ko filma)
Seconds (euskaraz Segunduak), 1966ko John Frankenheimer estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. David Ely idazlearen 1963ko izebnburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Rock Hudson, Salome Jens, Will Geer eta John Randolph aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Jerry Goldsmithek konposatu zuen.
Seconds (1966ko filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | Seconds |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, lan literario batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta arthouse science fiction film (en) ![]() |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Seconds (en) ![]() |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Frankenheimer |
Gidoigilea(k) | Lewis John Carlino |
Antzezlea(k) | |
Rock Hudson Salome Jens John Randolph Will Geer Richard Anderson Jeff Corey Murray Hamilton Karl Swenson Frances Reid Dodie Heath Dorothy Morris | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Frankenheimer Edward Lewis (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Ferris Webster (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ted Haworth (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | James Wong Howe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
AEB, Kalifornia, Arthur Hamilton (John Randolph) newyorkar bankaria bere familiarekin batera bizimodu tristea bizitzen ari da, hiltzat jotzen zuen Charlie Evans adiskideak Konpainia deritzon elkarte sekretu bat bisitatzera bultzarazten duenean. Bertan, elkartekideek Arthurri bere itxura fisikoa erabat aldatuz eta iraganeko bizimodua atzean utziz bizitza berregingo duela aipatuko diote. Hamiltonek kirurgia estetiko ebakuntza konplexu bat izango du, Antiochus "Tony" Wilson (Rock Hudson) bilakatuz, baina, aldaketa honek etorkizun zoriontsu bat ziurtatuko ote diezaioke?
Aktoreak
- Rock Hudson: Antiochus "Tony" Wilson
- John Randolph: Arthur Hamilton
- Salome Jens: Nora Marcus
- Will Geer: Agurea
- Jeff Corey: Ruby jauna
- Richard Anderson: Innes doktorea
- Murray Hamilton: Charlie Evans
- Karl Swenson: Morris doktorea
- Khigh Dhiegh: Davalo
- Frances Reid: Emily Hamilton
- Wesley Addy: John
- John Lawrence: Texastarra
- Elisabeth Fraser: Emakume lodi ileoria
- Dody Heath: Sue Bushman
- Robert Brubaker: Mayberry
- Barbara Werle: Idazkaria
- Tina Scala: Festaren eszenan mahatsak zanpatzen dituen neska gaztea
Kanpo loturak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)