Sebulba
Sebulba Star Wars film sagan jatorria Malastare planetan duen Dug arrazako Podracer lasterketari bat da.
Sebulba | |
---|---|
Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | George Lucas |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Garaiera | 1,12 m |
Podracerra
Bere podracerra Collor Pondrat eraikitzailearen Kolosal Bujia-F eredu bat da, honako ezaugarri tekniko hauek dituena:
- Motorea: Bi Collor Pondrat X Dibisioa arietezko aire sarrerekin
- Luzera: 7,47 metroa
- Gehienezko abiadura: 829 kilometro orduko
- Aldarapenaren gehienezko altuera: 85 metro
- Erregaia: Runio quoldez presurizatutako eta inyektrina ionizatuz aktibatutako Tradiozko energia fluidoa
Legez kanpoko armak ere bazituen, iltze jaurtitzaileak eta gaur egun baita sujaurtigailu bat ere.
Historia
Bere arrazaren berezko erreflexuen ondorioz eta tranpa batzuei esker pod racingeko lasterketa pilotu nabarmenetako bat izatea lortu zuen kanpo ertzean. Dud Bolt vulptereen pilotuaren soldatapeko laguntza ere bazuen.
Lasterketetan ez ezik, esklabotzara ere dedikatzen zen, beste planeta batzuetara egiten zituen bidaiak probestuz.
Bere azken lasterketa Boonta Eveko klasikoa izan zen, non Anakin Skywalkerren aurka galdu zuen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.