Sebekhotep III.a
Sejemra Seuadytauy Sebekhotep edo Sebekhotep III.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen. Bere erregealdia, K.a. 1708tik K.a. 1705arte hedatu zen, Frankeren arabera.
Sebekhotep III.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVIII. mendea | ||
Heriotza | K.a. XVIII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Mentuhotep | ||
Ezkontidea(k) | Neni (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Turineko Errege Kanonean, VI,24 erregistroan agertzen da, hiru urte eta bi hilabeteko erregealdiarekin, baina hiru zeinua ia ez dago ulertzerik eta, agian, lau urte izan daitezke.
Bere tronu izena, Sejemra Seuadytauy, Ra boteretsua da, Bi Lurrak lorarazten dituena bezala itzultzen da. Inskripzio batean, bere senideen zerrenda bat agertzen da, eta, honegatik, errege familiakoa ez zela dakigu, ziuraski militar bat zen.
Bere garaiko testigutzak
Bere erregealdiaren garaiko monumentu hondakinak eta objektu asko aurkitu dira. Adibidez:
- Kapera tenplu nagusian, El Kaben (Eder)
- Aldarea Sehel uhartean (Habachi)
- Jnumen tenpluko harri blokeak, Elefantinan (Eder)
- Harri blokeak Medamuden, (Eder)
- Harri hondakinak El Lishten
- Hogeitamar errege eskarabeo
- Zigilu zilindrikoak Sehel uhartean
- Esfinge bat, Kairoko Egiptoar Museoan dagoena.
Aurrekoa Set I.a |
Egiptoko faraoia K.a. 1708 edo K.a. 1709-K.a. 1705 XIII. dinastia |
Ondorengoa Neferhotep I.a |
Kanpo loturak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.