Sean Connery
Sir Thomas Sean Connery (Fountainbridge, Edinburgh, 1930eko abuztuaren 25a - Lyford Cay, Nassau, Bahamak, 2020ko urriaren 31)[1] eskoziar zinema aktore eta ekoizlea izan zen, James Bonden rola jokatzeagatik famatu egin zena.
Sean Connery | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1983) | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Sean Connery | ||||||||||||||||||
Jaiotza | Fountainbridge eta Edinburgo, 1930eko abuztuaren 25a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||
Bizilekua | Lyford Cay (en) Domaine de Terre Blanche (en) Kranidi (en) Marbella Edinburgo | ||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||||||||||||
Heriotza | Lyford Cay (en) , 2020ko urriaren 31 (90 urte) | ||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna Aurikulako fibrilazioa | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Aita | Joseph Connery | ||||||||||||||||||
Ama | Euphemia McLean | ||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Diane Cilento (1962 - 1973) Micheline Roquebrune (en) (1975eko maiatzaren 6a - 2020ko urriaren 31) | ||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Tollcross Primary School (en) | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | zinema aktorea, karaktere aktorea, aktorea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, gidoilaria, telebista-aktorea, ahots-aktorea, milkman (en) eta futbolaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||
Altuera | 1,89 metro | ||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | St. Cuthbert's Co-operative Society (en) (1944 - 1950) | ||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||
Adar militarra | Royal Navy | ||||||||||||||||||
Gradua | able seaman (en) | ||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Eskoziako Alderdi Nazionala | ||||||||||||||||||
seanconnery.com | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Oscar Sari bat, bi BAFTA sari, hiru Urrezko Globo eta Henrietta sari bat irabazi zituen. 1989an, "Bizirik zegoen gizonik sexiena" izendatu zuen People aldizkariak, eta "Mendeko gizonik sexiena" 1999an. Elisabet II.ak eskoziar zaldun izendatu zuen 2000ko uztailean.
Biografia
Thomas Sean Connery Edinburghen jaio zen 1930eko abuztuaren 25ean. Aita kamioilaria zuen eta ama garbitzailea: maiz onartu izan zuenez, umetan pobrezia pairatua zen. Hamahiru urterekin eskola utzi eta esne banatzaile aritu zen eta armadan zazpi urtean ibili, harik eta Mister Unibertso lehiaketan izena eman, eta Londresera egindako bidaia hura antzerkian lehen saiakerak egiteko baliatu zuen arte.[1]
1951n, South Pacific izan zuen lehenbiziko antzerki obra, eta 1956an egin zuen lehen filma, Lewis Allenen Another Time, Another Place. James Bond agentea gorpuzteak ekarri zion ospea; 1962an egin zuen munduko espioi famatuena bihurtu zenaren lehen filma, Dr. No. 1962-1971 bitartean, serieko sei filmetako protagonista izan zen. Horiek filmatu bitartean, Alfred Hitchcockek zuzendutako Marnie filmean (1964) parte hartu zuen.[1]
1970eko hamarkadan, hainbat genero eta estilotako filmetara eraman zuen bere talentua. Sidney Lumet zinemagilearekin hainbatetan egin zuen lan (The Anderson tapes, 1971; The Offence, 1972; Murder on the Orient Express, 1974), Michael Cainerekin eta John Hustonen aginduetara Rudyard Kiplingen Indiara joan zen (Errege nahi zuen gizona, 1975), John Miliusekin The Wind and the Lion (1975) egin zuen, eta bertan buruzagi berberea izan zen, eta iraultza aurreko Kuban ere izan zen Richard Lesterren Cuba-n. Euskal Herriarekin ere izan zuen nolabaiteko harremana, 1976an Robin and Marian Nafarroan filmatu baitzuten parte handi batean, Artaxoan, hain zuzen ere.[1]
James Bond agentearena beste behin egin zuen 1983an: Never Say Never Again. 1988an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eman zioten The Untouchables filmagatik. Aipagarriak ditu beste film hauek ere: Der Name der Rose (1986), Highlander (1986), Indiana Jones and the Last Crusade (1989), The Hunt for Red October (1990), Dragonheart (1996), The Rock (1996), eta Forrester agerira (2000).
Bizitza personala
Babes argia azaldu zion beti Eskoziaren independentziari eta, 2014. urtean egindako erreferendumean lehen lerroko garrantzirik hartu ez bazuen ere, kanpaina egin zuen baiezkoaren alde. Abertzaletasun hori bera igar daiteke 2008an argitaratu zuen autobiografiaren tituluan ere: Being a Scot ("Eskoziarra izanik").[1]
Diane Cilento emazte ohiak, esaterako, elkarrekin egon ziren aldian, aktoreak behin baino gehiagotan kolpatu zuela salatu zuen bere memorietan. Aktoreak akusazioei pisua kendu nahi izan zien, eta beren harremanaren haustura ez gainditzeagatik mendeku hartzen saiatzea aurpegiratu zion.[1]
Horrez gainera, zergak ordaintzeari izkin egin izanaren akusazioa ere beti izan zuen gainean. Suitzan egindako negozio batzuengatik ere izan zen epaitegietan, eta Espainiak ere deklaratzera deitu zuen 1999an Marbellan zuen etxearen salmentagatik. Gaixo zegoela argudiatuz saihestu zuen epaitegira joatea eta, azkenean, haren aurkako kargurik gabe itxi zuten kasua.[1]
Filmografia hautatua
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
2003 | The League of Extraordinary Gentlemen | Allan Quatermain | |
2000 | Finding Forrester | William Forrester | |
1999 | Entrapment | Robert MacDougal | Ekoizlea ere |
1998 | Playing by Heart | Paul | |
1998 | The Avengers | Sir August de Wynter | |
1996 | The Rock | John Patrick Mason | Ekoizle zuzendaria ere |
Dragonheart | Draco | Dragoiaren ahotsa | |
1995 | First Knight | King Arthur | |
Just Cause | Paul Armstrong | ||
1994 | A Good Man in Africa | Alex Murray doktorea | |
1993 | Rising Sun | John Connor kapitaina | Ekoizle zuzendaria ere |
1992 | Medicine Man | Robert Campbell doktorea | |
1991 | Robin Hood: Prince of Thieves | Rikardo Lehoi Bihotza | Krediturik gabe |
Highlander II: The Quickening | Juan Sanchez Vila-Lobos Ramirez | ||
1990 | The Russia House | Bartholomew 'Barley' Scott Blair | |
The Hunt for Red October | Marko Ramius kapitaina | ||
1989 | Family Business | Jessie McMullen | |
Indiana Jones and the Last Crusade | Henry Jones prefesorea | ||
1988 | The Presidio | Alan Caldwell eniente kolonela | |
1987 | The Untouchables | Jim Malone | |
1986 | Der Name der Rose | William Baskervillegoa | |
Highlander | Juan Sanchez Vila-Lobos Ramirez | ||
1984 | Sword of the Valiant: The Legend of Sir Gawain and the Green Knight | Zaldun Orlegia | |
1983 | Never Say Never Again | James Bond | |
Sean Connery's Edinburgh | Bere burua antzeztuz | Agerpen laburra | |
1982 | Wrong Is Right | Patrick Ale | |
Five Days One Summer | Douglas Meredith | ||
G'ole! | Narratzailea | Dokumentala | |
1981 | Time Bandits | Agamemnon erregea/Suhiltzailea | |
Outland | O'Niel | ||
1979 | Cuba | Robert Dapes maiorra | |
Meteor | Paul Bradley profesorea | ||
The First Great Train Robbery | Edward Pierce/John Simms/Geoffrey | ||
1977 | A Bridge Too Far | Roy Urquhart jeneral maiorra | |
1976 | The Next Man | Khalil Abdul-Muhsen | |
Robin and Marian | Robin Hood | ||
1975 | Errege nahi zuen gizona | Daniel Dravot | |
The Wind and the Lion | Mulay Achmed Mohammed o-Raisuli Bikaina | ||
The Dream Factory | Bere burua antzeztuz | Dokumentala | |
Ransom | Nils Tahlvik | ||
1974 | Murder on the Orient Express | Arbuthnot koronela | |
Zardoz | Zed | ||
1973 | The Offence | Johnson detektibe sarjentua | |
1972 | A Spain Golf Course | Bere beurua antzeztuz | Agerpen laburra |
1971 | Diamonds Are Forever | James Bond | |
The Anderson Tapes | John Anderson | ||
Krasnaya palatka | Roald Amundsen | ||
1970 | The Molly Maguires | Jack Kehoe | |
1969 | The Bowler and the Bonnet | Bere burua antzeztuz | Dokumentalaren zuzendaria |
1968 | Shalako | Moises Zebulon 'Shalako' Carlin | |
1967 | You Only Live Twice | James Bond | |
1966 | A Fine Madness | Samson Shillitoe | |
A New World | Bere burua antzeztuz | Kameoa | |
1965 | Thunderball | James Bond | |
The Hill | Trooper Joe Roberts | ||
1964 | Goldfinger | James Bond | |
Marnie | Mark Rutland | ||
1963 | From Russia with Love | James Bond | |
1962 | Dr. No | James Bond |
Sariak
Urtea | Saria | Kategoria | Filma | Erref. | |
---|---|---|---|---|---|
1987 | Oscar Sariak | Taldeko gizonezko aktore onena | The Untouchables | Irabazlea | [2] |
1987 | British Academy Film Awards | Gizonezko aktore onena | Der Name der Rose | Irabazlea | [3] |
Taldeko gizonezko aktore onena | The Untouchables | Proposatua | [4] | ||
1989 | Indiana Jones and the Last Crusade | Proposatua | [5] | ||
1990 | Gizonezko aktore protagonista onena | The Hunt for Red October | Proposatua | [6] | |
1998 | BAFTA Fellowship | Jasotzailea | [5] | ||
1965 | Urrezko Globo Sariak | Henrietta Award (World Film Favorite – Gizonezkoa) | Proposatua | [7] | |
1968 | Proposatua | [7] | |||
1972 | Irabazlea | [8] | |||
1987 | Taldeko gizonezko aktore onena | The Untouchables | Irabazlea | [9] | |
1989 | Indiana Jones and the Last Crusade | Proposatua | [10] | ||
1995 | Cecil B. DeMille saria | Jasotzailea | [11] |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2020-10-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Astiz, Iñigo. Sean Connery aktorea hil da. Berria, 2020ko urriak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
- Cieply, Michael. Last Emperor Reigns Over Oscar Ceremonies : Best Picture Winner Adds Eight Other Awards; Cher and Douglas Take Top Prizes for Acting. Los Angeles Times, 1988ko apirilak 12, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- 1988 BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- 1988 Film Actor in a Supporting Role | BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- Film in 1990 | BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- Golden Globe Awards. hfpa.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- Winners & Nominees World Film Favorites. goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- Finke, Nikki. 'Emperor' Reigns at Golden Globes. articles.latimes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- Dutka, Elaine. Globes Enter the '90s With a Nod Toward Social Relevance. articles.latimes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
- The Golden Globes, goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
Kanpo estekak
- Sean Connery aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Sean Connery aktorearen webgune ofiziala (Ingelesez)