Señora sariketa
Señora sariketa urtero jokatzen den bertsolaritza txapelketa bat da. Ekimen honen helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta plazan duten presentzia aregotzea da[1]. Garaipenaren ikurra txapela izan beharrean pamela handi bat da[2].
Egitura
Bi finalaurreko jokatzen dira eta ondoren finala. Lehenengo bi ekitaldietan finalaurreko bakoitzetik bi bertsolari sailkatu ziren finala jokatzeko eta finalean "ohorezko señora" bi elkartu zitzaizkien seikotea osatuz. 2023an finalaurreko bakoitzetik hiru sailkatu ziren eta ez zen gonbidaturik izan finalean[3].
Palmaresa
Urtea | Finalaren egoitza | Txapelduna | Txapeldun ordea | Gainerako finalistak |
---|---|---|---|---|
2021[4] | Lesaka | Amaia Agirre(*) | Onintza Enbeita(*) | Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza |
2022[5] | Leitza | Ane Labaka | Aner Peritz | Erika Lagoma(*), Uxue Fernandez(*), Amaia Iturriotz, Sarai Robles |
2023[6] | Oñati | Maider Arregi | Maddi Ane Txoperena | Iruri Altzerreka, Eli Zaldua, Eli Pagola, Janire Arrizabalaga |
- (*) duten izenak "ohorezko señora" gonbidatuak dira.
Erreferentziak
- «Señora Sariketa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
- «Euskal Herriko lehen pamela, eskualdera - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
- «Señora Sariketa: Bilbon, Erratzun eta Oñatin izango dira bertso saioak, maiatzaren 6an hasita» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
- «Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
- «Ane Labaka Mayozek irabazi du II. Señora Sariketa» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
- Mallona, Olatz Enzunza. (2023-05-28). «Maider Arregik irabazi du III. Señora sariketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.