Scott Joplin

Scott Joplin (c.1867/68- 1917ko apirilaren 1a) afroamerikar ragtime estiloko piano-jotzaile eta musikagilea izan zen. Ragtime klasikoaren hiru konpositore onenen artean dago, James Scott eta Joseph Lambekin batera, bera den arren estilo honen adierazle nagusia.

Scott Joplin

Bizitza
JaiotzaTexarkana (Texas) eta Linden (Texas), 1867ko ekaina - 1868ko urtarrila
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York, 1917ko apirilaren 1a (49 urte) (48/49 urte)
Hobiratze lekuaSaint Michael's Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: neurosyphilis (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGeorge R. Smith College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea, banjo-jotzailea eta jazz musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)The King of Ragtime eta Vua của Ragtime
Genero artistikoaragtimea
Musika instrumentuapianoa
gitarra
biolina
Korneta

scottjoplin.org
IMDB: nm0429771 IBDB: 11962
iTunes: 178430 Last fm: Scott+Joplin Musicbrainz: aec8a328-d2e8-4780-b2ea-318c7f8d6f75 Discogs: 272275 IMSLP: Category:Joplin,_Scott Allmusic: mn0000843212 Find a Grave: 556 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Florence Givins eta Giles Joplinek izan zituzten sei seme-alabetatik bigarrena izan zen. Julius Weissek, alemaniarra zen irakasle bat, pianoa jotzen irakatzi zion doain.

Taberna eta putetxetan jotzen hasi zen nerabea bai ez zenean, beltzek jotzen zuten tokia, alegia. Saint Louisera joan zen bizitzera 1885ean. 1893an, ordea, Chicagoko World's Columbian Expositionean jo zuen eta urte bat geroago Sedaliara, Missouri, joan zen. Bertan argitaratu zituen 1899an Original Rags eta Maple Leaf Rag (bere lanik garrantzitsuena eta argitaratu den ragik ezagunena). 1911n, behin New Yorkera bizitzera joanda zegoenean, Treemonisha opera estreinatzea nahi izan zuen eta lau urte beranduago lortu zuenean ez zuen emaitza ona izan. Asko goibeldu zuen honek egilea eta burutik jota bukatu zuen. Bere jazz-opera Treemonisha Amerikako lehen operatzat hartzen da.

Bere musika berriz agertu zen The Sting (1973) filmean.

Bere abestiak

Alfabetikoki ordenatuta. Parentesi artean copyright urtea agertzen da:

  • Antoinette (1906)
  • Augustan Club Waltz (1901)
  • Bethena (1905)
  • Binks' Waltz (1905)
  • A Breeze From Alabama (1902)
  • Cascades (1904)
  • The Chrysanthemum (1904) Freddie Alexanderri dedikatua, Joplinen bigarren emaztea.
  • Cleopha (1902)
  • Combination March (1896)
  • Country Club (1909)
  • The Great Crush Collision March (1896)
  • The Easy Winners (1901)
  • Elite Syncopations (1902)
  • The Entertainer (1902)
  • Eugenia (1906)
  • Euphonic Sounds (1909)
  • The Favorite (1904)
  • Felicity Rag (1911) Scott Haydenekin batera.
  • Fig Leaf Rag (1908)
  • Gladiolus Rag (1907)
  • Harmony Club Waltz (1896)
  • Heliotrope Bouquet (1907) Louis Chauvinekin batera.
  • I Am Thinking of My Pickanniny Days (1902) letra Henry Jacksonek.
  • Kismet Rag (1913) Scott Haydenekin batera.
  • Leola (1905)
  • Lily Queen (1907) Arthur Marshallekin batera.
  • Little Black Baby (1903) letra Louis Armstrong Bristolek.
  • Magnetic Rag (1914)
  • Maple Leaf Rag (1899)
  • March Majestic (1902)
  • The Nonpareil (1907)
  • Original Rags (1899) Chas. N. Danielsek konpondua.
  • Palm Leaf Rag (1903)
  • Paragon Rag (1909)
  • Peacherine Rag (1901)
  • A Picture of Her Face (1895)
  • Pine Apple Rag (1908)
  • Pleasant Moments (1909)
  • Please Say You Will (1895)
  • The Ragtime Dance (1902)
  • The Ragtime Dance (1906) 1902ko bertsiotik galdu zena berreskuratzeko bertsia laburtu eta argitatu egin zen.
  • Reflection Rag (1917) hil eta gero argitaratua.
  • The Rose-bud March (1905)
  • Rose Leaf Rag (1907)
  • Sarah Dear (1905) letra Henry Jacksonek.
  • School of ragtime (1908)
  • Scott Joplin's New Rag (1912)
  • Searchlight Rag (1907)
  • Silver Swan Rag (1971) hil eta gero argitaratua.
  • Solace (1909)
  • Something Doing (1903) Scott Haydenekin batera.
  • Stoptime Rag (1910)
  • The Strenuous Life (1902)
  • Sugar Cane (1908)
  • Sunflower Slow Drag (1901) Scott Haydenekin batera.
  • Swipesy (1900) Arthur Marshallekin batera.
  • The Sycamore (1904)
  • Treemonisha (1911)
  • Wall Street Rag (1909)
  • Weeping Willow (1903)
  • When Your Hair Is Like the Snow (1907) letra "Owen Spendthrift"ek.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scott Joplin Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.