Scorpius (konstelazioa)

Scorpius edo Eskorpioia[1][oh 1] (latinez: Scorpius, ikurra, Unicode ♏) gaur egun ezagutzen diren 88 konstelazioetako bat da. Oso konstelazio zaharra da, Antzinako Greziako konstelazioak baino lehenagoko aipamenak baitaude[2]. Antzina, konstelazio hau gaur egun Libra bezala ezagutzen denarekin lotua zegoen, (garai hartan existitzen ez zena, uste denez erromatarrak izan ziren Libra konstelazioa irudikatu zuten lehenak). Gaur egun Alfa Librae eta Beta Librae bezala ezagutzen diren izarrak eskorpioiaren iparraldeko eta hegoaldeko matxardak izango lirateke, euren egungo izena eman dietenak.

  • Alfa Librae: Zuben Elgenubi (hegoaldeko matxarda)
  • Beta Librae: Zuben Elschemali (iparraldeko matxarda)
Scorpius 
Datuak
LaburduraSco
GenitiboaScorpii
SinbologiaEskorpioia
Eremua496,8 gradu karratu (33. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
167
Izarrik distiratsuenaα Scorpii (Antares) (itxurazko magnitudea )
Konstelazio mugakideakSagittarius, Ophiuchus, Libra, Lupus (konstelazioa), Norma (konstelazioa), Ara eta Corona Australis
Behaketa
Igoera zuzena15,47 eta 17,59 artean h
Deklinazioa-45,77 eta -8,30°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztaila
+'° eta '° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Scorpius».

Honela irudikatua, eskorpioia lasai zegoen ekliptikan esekita.

Mitologia

Scorpius Sidney Hallen Urania's Mirror lanean.

Konstelazioaren jatorria Orionen mitoan dago. Honen bertsioetako baten arabera, Orion ehiztariak bere begiak atera zituen jelosiak jota, eta, mundutik itsu zihoala, eskorpioi bat zapaldu zuen eta honek zizt egin zion bere eztenarekin, Orion hilez. Jainkoek Orion eta eskorpioia zerura igo zituzten, zeru gangaren mutur banatan jarriz, hala, Eskorpio ostertzetik irteten denean Orion bere heriotza eragin zuen animaliagandik ezkutatzen delarik.

Bertsio zabalago batek dioenez, Orion Artemisa bortxatzen saiatu zenean, hau, Orion erraldoiak ikusi zuenean basoan ehizan ari baitzen, defendatzeko grinez eskorpioi baten laguntza eskatu zuen, honek erraldoia ziztatu eta hil zuen eta Artemisa askatu, honegatik, jainkosa honek zeruan jarri zuelarik.

Eskorpioiaren esanahia astrologiarekin lotuta dago.

Izar nagusiak

  • α Scorpii, Antares bezala ezaguna.
  • β Scorpii, Acrab bezala ezaguna.
  • δ Scorpii, Dschubba bezala ezaguna.
  • ε Scorpii, Wei bezala ezaguna.
  • ζ1 Scorpii.
  • η Scorpii.
  • θ Scorpii, Sargas bezala ezaguna.
  • ι1 Scorpii.
  • ι2 Scorpii.
  • λ Scorpii, Shaula bezala ezaguna.
  • κ Scorpii, Girtab bezala ezaguna.
Scorpius konstelazioa AlltheSky.com
  • ξ Scorpii, Grafias bezala ezaguna.
  • μ1 Scorpii.
  • ν Scorpii, Jabbah bezala ezaguna.
  • ο Scorpii.
  • π Scorpii.
  • ρ Scorpii.
  • σ Scorpii, Al Niyat bezala ezaguna.
  • τ Scorpii.
  • υ Scorpii, Lesath bezala ezaguna.
  • G Scorpii.
  • k Scorpii.
  • Q Scorpii.
  • 18 Scorpii, gure eguzkiaren ezaugarri berdinak dituen izarra.
  • U Scorpii, ezagutzen den noba errepikakorrik azkarrena.
  • BM Scorpii, M6ko izarrik distiratsuena.
  • FV Scorpii, osagai nagusi bezala B6V motako izar bat duen bitar itzaltzailea.
  • V856 Scorpii (HR 5999), hobekien aztertutako Herbig Ae/Be izarretako bat.
  • V1034 Scorpii, bitar itzaltzailea.
  • V1075 Scorpii, 5,61 magnitudeko izar urdin beroa.
  • HD 144432 (Hen 3-1141), hau ere Herbig Ae/Be izarra.
  • HD 145825, eguzki analogoa.
  • HD 147513, exoplaneta bat duen nano horia.
  • Gliese 682, 16,34 argi urteko distantziara dagoen nano gorria.
  • Gliese 667, masa txikiko izarrek osatutako izar hirutarra.
  • HIP 79431, planeta bat duen nano gorria.
  • 1RXS J160929.1-210524, exoplaneta bat izan dezakeen izar gaztea.
  • Pismis 24-1 (HD 319718), ezagutzen izar sistemarik masiboenetako bat.
  • HD 160529, izar hipererraldoia eta izar aldakor urdin argitsua.
  • HD 149404, izar bikoitza, soilik espektroskopia bidez banagarria eta bi izar oso masiboz osatua.

Bere izar nagusia Alfa Scorpii da, Antares bezala ezagutzen dena, bere diametroa interferometria bidez neurtu ahal izan den supererraldoi gorri bat. Izar honek bere izena antzinaroan mitologikoki Marterekin (Ares) lotu zuen kolore gorriagatik jasotzen du. Uste zenez, honekin zuen antzekotasunagatik, biak etsaiak ziren, eta, baraz, Aresen etsaia izena eman zitzaion: Anti-Ares edo Antares.

Zeru sakoneko objektuak

Azukrezko Kotoi Nebulosa protonebulosa planetarioa.

Aztekak

Antzinaroko aztekek konstelazio hau colotl (eskorpioia) deitzen zuten.

Bitxikeriak

2009an eginiko Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea filmean Harry, gabon egunez Weasleytarren etxera bisitan doan eszena bat dago, eta hor zeruan Scorpius konstelazioa ikus daiteke. Nabarmendu beharra dago konstelazio hau ipar hemisferioan udan ikus daitekeela, baina ez neguan.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..
  2. «Constellation Scorpius - The Constellations on Sea and Sky» www.seasky.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.