Scooter (motozikleta)

Scooter-a bi gurpileko motordun ibilgailu mota bat da, gidaria eserita dagoen koadro irekiarekin (motorraren zatirik zangalatrau gabe). Scooter moderno gehienek motozikletek baino gurpil txikiagoak dituzte, 12 eta 15 hazbeteko (30-37,5 cm) bitarteko diametroa dutenak, eta hiri-erabilerarako aproposak dira.

Scooter (motozikleta)
two-wheeler (en) Itzuli, underbone (en) Itzuli eta motorcycle based vehicle (en) Itzuli
Ikonoa

Scooterra ez dago motozikleta gisa sailkatuta, bere koadroaren eta motorraren diseinua dela eta.

Diseinua eta mekanika

Motozikleta gehienekin alderatuta, scooterrek karrozeria izaten dute, zangoetarako babes frontala eta mekanika osoa edo gehiena ezkutatzen duen gorputz bat barne. Scooterraren diseinu klasikoak zoru laua du gidariaren oinetarako, eta askotan biltegiratze-zulo integraturen bat ere badu, bai eserlekuaren azpian, bai zangoetarako aurrealdeko babesean edo bi lekuetan.

Scooter zahar gehienek eta azken modelo retro batzuek eskuzko transmisioa dute, ezkerreko eskulekuan aldaketa palanka eta enbragearekin. Scooterraren motorra eserlekuaren azpian egon ohi da etengabe aldakorra den transmisioarekin atzeko gurpilera potentzia transferitzen duena, askotan motorraren atzealdea atzeko gurpilaren mugimenduarekin batera motorraren atzealdea bertikalki oszilatzea ahalbidetzen duen.

Duela gutxi arte, scooter moderno gehienak airez hoztutako bi aldiko eztanda-motorrekin hornitzen ziren erregai eta airearen nahasketarekin karburazio bidez, nahiz eta gama altuko scooter batzuk urez hozten diren, hala nola Honda FC50 edo 2002ko Yamaha YG50. Scooter gehienek motozikletek baino motor txikiagoak dituzte (30 cc eta 250 cc arteko zilindro bakarrarekin). 49 cc edo gutxiagoko zilindradakoak herrialde gehienetan ziklomotor gisa sailkatzen dira eta tasak murriztu eta segurtasun murrizketak dituzte. 1990eko hamarkadaz geroztik, lau aldiko eztanda-motorrak, gas isurien kontrol zorrotzenak, eta erregaiaren eta airearen nahasketa injekzioaren bidez betetzea ahalbidetzen dutenak eta zilindro-bolumen handiagoa duten modeloak: 300 cc, 400 cc, 500 cc eta 800 cc arte gehienetan maxiscooterrak deitzen direnak gero eta maizagoak dirak. Modelo horien adibide esanguratsuak dira Suzuki Burgman 400 eta 650, Kymco SuperDink 300, Yamaha T-Max, SYM Joymax 300i edo Piaggio X9.

Duela gutxi, hiru gurpileko scooter-ak ere agertzen ari dira merkatuan eta ezagunak egiten hasiak dira, triziklotzat hartu beharko genituzkenak eta ez Piaggio MP3 edo Yamaha Tricity 125 bezalako bizikloak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.