Schweringo gaztelua

Schweringo gaztelua (alemanez Schweriner schloss) Mecklenburg-Aurrepomerania estatuko hiriburua den Schwerin hiriko gaztelua da. Mendeetan zehar Mecklenburgeko dukeen egoitza izan zen eta gaur egun Mecklenburg-Aurrepomeraniako parlamentua dago bertan.

Schweringo gaztelua
Residenzensemble Schwerin
Schweringo gaztelua eta lorategiak
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
HiriaSchwerin
Kokapen fisikoaSchwerin aintzira
Koordenatuak53°37′27″N 11°25′08″E
Map
Altitudea45 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
ArkitektoaGeorg Adolph Demmler (en) Itzuli
Gottfried Semper
Friedrich August Stüler (en) Itzuli
Ernst Friedrich Zwirner (en) Itzuli
EstiloaArkitektura historizista
Ondarea
Webgune ofiziala

    Historia

    Ibrahim Ben Jacub sefardiak 973an gaztelu bat inguru honetan ikusi zuela kontatu zuen. Obotrita leinu eslaviarraren Zuarin gaztelua zen. 1160an Henrike III.ak (Heinrich der Löwe) herria konkistatu behar zuenean eslaviarrek gotorlekua suntsitu zuten eta eskualdetik alde egin zuten. Garrantzi estrategikoa handia zuela ikusirik urte hartan bertan hiri berria fundatu eta gaztelu berria eraikitzen hasi ziren. Henrike III.ak bere menpekoa zen Gunzelin von Hagenen esku utzi zuen zeina Mecklenburgeko dukearen semea zen. 1918ra arte iraun zuen dukeen aginteak Schwerinen.

    1358an dukerriaren aberastasunaz baliatuz gaztelua berriztatzeari ekin zioten. XVI. mendean gazteluak gotorleku funtzioa betetzeari utzi eta jauregi izatera pasa zen. Babes elementu guztiak kendu eta Lübeckeko meategietatik ekarritako terrakotaz gaztelurako apaingarriak egin ziren. 1560 eta 1563 artean kapera protestante bat eraiki zen gazteluaren barruan. Hau izan zen Alemania guztiko lehenengo eliza protestantea.

    1756 eta 1837 artean dukeek Schwerin utzi eta Ludwigslusteko gaztelua aukeratu zuten bizitzeko. Berriz itzultzerakoan hainbat berriztapen egin zizkioten gazteluari.

    1918an Dukeek abdikatzerakoan gaztelua museo bihurtu zen eta 1948an aldiz sortu berria zen estatuko parlamentua hartu zuen bere baitan.

    Gaztelua

    Schwerin aintziraren Burg izeneko uharte txikian dago gaztelua. Bi zubik elkartzen dute hiriko gainerako auzoekin. Bere sei fatxadek hainbat estilo arkitektoniko erakusten dute, batez ere XVI. eta XIX. mende artekoak. Baditu pizkundeko dorreak, bai eta gotikoak ere, eslaviar estiloko kupulak, eta baita hansa estiloko hiru gablete ere.

    Sarrera nagusiaren aurrean Nikloten estatua dago, Henrike III.ak garaitu zuen printze eslaviarraren omenez jarria.

    Parkeak

    • Burggarten: Gaztelua inguratzen duen parkea da. Estatua ugari daude bertan eta negutegi handi bat ere bai.
    • Schlossgarten: hainbat kanalek zeharkatzen duten lorategi barrokoa da.

    Mamua

    Kondairak dio gazteluko geletan Petermännchen mamua bizi dela. XVII. mendeko zaldun baten gisa jantzirik dagoen pertsona txikiaren irudia du.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.