Franz Schubert

Franz Peter Schubert (Viena, 1797ko urtarrilaren 31 - ibidem, 1828ko azaroaren 19a) musikagile eta konpositore austriarra izan zen. Erromantizismo musikalaren aitzindari eta Ludwig van Beethovenen antzeko sonata klasikoaren jarraitzaile kontsideratua dago. Gazte hil zen arren (31 urte), oso egile emankorra izan zen, 600 Lieder inguru (ahotsa eta pianoz osaturiko konposizio motzak, abesti garaikidearen aurrindaria), 7 sinfonia (gehi amaitu barik laga zuena), musika liturgikoa, operak eta ganbera, piano eta orkestrarako lan ugari idatzi zuen.

Franz Schubert

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFranz Peter Schubert
JaiotzaHimmelpfortgrund (en) Itzuli eta Viena, 1797ko urtarrilaren 31
Herrialdea Austriar Inperioa
 Austriako artxidukerria
HeriotzaViena, 1828ko azaroaren 19a (31 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Familia
AitaFranz Theodor Schubert
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Akademisches Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Antonio Salieri
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea
Lantokia(k)Viena
Lan nabarmenak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
biolina

IMDB: nm0006280 Allocine: 36915 IBDB: 12366
Spotify: 2p0UyoPfYfI76PCStuXfOP iTunes: 746881 Last fm: Franz+Schubert Musicbrainz: f91e3a88-24ee-4563-8963-fab73d2765ed Songkick: 46860 Discogs: 283469 IMSLP: Category:Schubert,_Franz Allmusic: mn0000691239 Find a Grave: 931 Edit the value on Wikidata

Biografia

Haurtzaroa

Franz Schuberten jaiotetxea, gaur Nussdorfer kaleko 54.a

Franz Peter Schubert familia umil batean jaio zen, 13 senideetan hamabigarrena izan zelarik. Liechtental auzoan bizi ziren eta aita irabazi urriko irakaslea zen.

Ez zen denbora asko pasa bere musikako irakaslea gaztearen talentuaz ohartzeko eta horrela esan zion:

« Ez dut irakasteko ezer. Jaungoikoak erakutsi dizu dakizuna.  »

11 urte besterik ez zuenean, kantore izan zen Kapera Inperialean eta, han lortutako bekak Stadkonvikteko eskolako ikasketak ordaindu zizkion. Antonio Salieriren ikasle izan zen eta, eskolako orkestrari esker, Franz Joseph Haydn eta Beethovenen lanak ezagutzeko aukera izan zuen[1].

14 urterekin lehen liederrak sortu zituen, ahotsa eta pianorako poema musikalizatuak, eta 18 urterako maisu lanak zituen eginak, Gretchen am Spinnrade adibide, Goethen poemetan inspiratutako lehen liederra. 19 urterekin, bazituen 250 lieder baino gehiago.

Gaitasun handia bazuen ere, aitak bere lanaren oinordeko nahi zuen eta haserrea piztu zen aita-semearen artean, azkenean, Franzek etxetik alde egin zuelarik.

Etxetik kanpo eta musika ogibide hartuta, Schubert Franz von Schoberren etxean bizi zen[2]. Ez zuen sekula bere musika lanarekin bakarrik bizitzea lortu eta adiskideen laguntza behar izan zuen bizirauteko. Franzek ez zuen bere opera edo orkestra lanik estreinatu edo argitaratzerik lortu. Ez zuen harreman luzerik izan, ezta seme-alabarik, baina lagun talde ona izan zuen eta bere artea estimatzen zuena. Arazo ekonomikoez lepo, betaurrekoak soinean, herabetasunez betetako itxuran beti, urte haietan gainera, sifiliak hartu zuen konpositorea.

Schubertiadak

Schubert gaztaroan

Schubert ez zen saloi handi eta etiketa nobleren zale eta bizitza bohemioa eraman zuen Vienan, intelektualez inguratuta, tabernatik tabernara eta giro herrikoietan murgildurik. Inguru honetan jaio zen Schubertiada terminoa: musika eta irakurketara dedikaturiko jatorri ezberdineko artisten biltzarrak[3].[4].

Azken urteak

Franz Schuberten Saulengasseko etxea

Schubert XIX. mende hasierako austriar musikalari nagusienetakoa da, Vienan jaiotakoa, gainera. 31 urte besterik ez zuen iraun, baina aparteko lan musikala sortu zuen. Miresten zuen Beethovenen itzalean hezi zen eta haren heriotzaren urtebetera hil zen bera. Bizitzan zehar ez zuen errekonozimendurik izan, heriotzaren ondoren baizik.

Bizitzaren azken urteetan maisu lan ugari idatzi zuen: Wanderer-Fantasie, D. 760, pianorako (1822) edo Wilhelm Müllerren poemetan inspiratutako Die schöne Müllerin (Errotari ederra) (1823).

1824an, La muerte y la doncella idatzi zuen, kuarteto ezagunenetako bat eta, bizitza bukatzen ari zitzaionean,

Winterreise, D. 911, Op. 89 (1827), oinazeak eta bakardadearen eraginpean, berriro W. Müllerren poemetan oinarriturik.

Schubertek ez zituen 31 urte besterik eta fuga ikasten hasita zegoen. Sifiliak edo gonorreak hartu zuela uste da [5] eta sukar tifoidea erantsi zitzaion, 1828ko azaroaren 19an, hil zen arte.

Garai hartan gazte galdutzat hartu bazuten ere, alkohol zale eta noizbehinkako harremanetan murgiltzen zena, biografo askoren ustez, gaur desoreka bipolarra duen gaixoa ikusiko genuke. Horrek argituko luke zergatik utzi ziuten bukatu gabe hainbat maisu lan[6]. 1822ko urriaren 30ean Sinfonia en si menor hasi zuen, baina bi mugimendu txukun-txukun osatu ondoren, bertan behera geratu zen hirugarrena hasterakoan. Eskuizkribua Hüttenbrenner lagunaren esku geratu zen eta 40 urtez gorde zuen. 1865ean, Johann von Herbeck orkestra zuzendariari eskaini zion eta urte hartako abenduan zuzendu zuen Vienan bukatu gabeko lanaren estreinaldia. Ez dakigu zergatik geratu zen amaitu gabe, baina zenbaiten ustez, ezin izan zuen lortutako kalitate bera mantenduko zuela ziurtatu. Horrela ezagutzen dugu gaur: diptiko asimetriko baino orekatua: Allegro moderato bat hasieran eta Andante con moto en mi mayor gero.

Schuberten musika

1884 eta 1897 artean, Breitkopf & Härtel argitaletxeak Schuberten obra osoa argitaratu zuen. Lan bikaina egin zuen Eusebius Mandyczewski musikologo eta konpositoreak abestien edizioan.

Sinfoniak

  • 1. sinfonia Re Maiorren, D. 82
  • 2. sinfonia en Si bemol Maiorren, D. 125
  • 3. sinfonia Re Maiorren, D. 200
  • 4. sinfonia Do minorren, D. 417 ("Tragikoa")
  • 5. sinfonia Si bemol Maiorren, D. 485
  • 6. sinfonia Do Maiorren, D. 589 ("Txikia")
  • 7. sinfonia Mi Maiorren, D. 729
  • 8. sinfonia Si minorren, D. 759. Bukatu gabe. Zenbaitetan 7.a esaten zaio. Lehen bi mugimenduak daude bukatuta. Hirugarrena hasita eta laugarrenaren arrastorik ez dago.
  • 9. sinfonia Do Maiorren, D. 944 ("Handia"). Askotan 7.a edo 8.a esaten zaio.
  • 10. sinfonia Re Maiorren, D. 936A. Piano bertsioan soilik.

Ganbera-musika

Franz Schubert
  • 1. hari laukotea Sol minor/Si bemol Maiorren, D. 18
  • Sonatensatz, D. 28, piano triorako
  • 2. hari laukotea Do Maiorren, D. 32
  • 3. hari laukotea Si bemol Maiorren, D. 36
  • 4. hari laukotea Do Maiorren, D. 46
  • 5. hari laukotea Si bemol Maiorren, D. 68
  • Haize zortzikotea Fa Maiorren, D. 72
  • 6. hari laukotea Re Maiorren, D. 74
  • 10. hari laukotea Mi bemol Maiorren, D. 87
  • 7. hari laukotea Re Maiorren, D. 94
  • Flauta, viola, gitarra eta txelo laukotea, D. 96
  • 8. hari laukotea Si bemol Maiorren, D. 112
  • 9. hari laukotea Sol minorren, D. 173
  • 11. hari laukotea Mi Maiorren, D. 353
  • Biolin eta piano sonata La Maiorren, D. 574
  • Hari hirukotea Si bemol Maiorren, D. 581
  • Piano boskotea La Maiorren, Amuarraina, D. 667 .
  • Quartettsatz (laukote-mugimendua) Do minorren, D. 703
  • Trockne Blumen bariazioak (Die Schöne Müllerin lanetik), piano eta flauta, D. 802
  • Zortzikotea Fa Maiorren, D. 803
  • 13. hari laukotea La minorren, D. 804 (Rosamunde)
  • 14. hari laukotea Re minorren, D. 810 (Der Tod und das Mädchen)
  • Arpeggione sonata, D. 821 (arpeggionerentzako, gaur egun cello edo biola)
  • 15. hari laukotea Sol Maiorren, D. 887
  • Rondo brillantea piano eta biolinerako D. 895
  • Piano triorako nokturnoa, D. 897
  • 1. piano trioa Si bemol Maiorren, D. 898
  • 2. piano trioa en Mi bemol Maiorren, D. 929
  • Biolin eta piano fantasia Do Maiorren, D. 934
  • Hari boskotea Do Maiorren, D. 956

Pianoa bakarrik

  • 21 sonatas, 4 impromptuz osatutako 2 bilduma (D. 899 y D. 935), 6 momentu musikal eta abar.

Pianoa, 4 esku

Franz Schubert
  • Fantasía en Sol mayor, D 1
  • Fantasía en Sol menor, D 9
  • Fantasía en Do menor, D 48
  • 4 Polonesas en C menor, Si bemol mayor, Mi mayor, Fa mayor, Op. 75, D 599
  • 3 Marchas heroicas en Si menor, Do mayor, Re mayor, Op. 27, D 602
  • Rondó en re mayor, Op. post. 138, D 608
  • Sonata Grande en Si bemol mayor, Op. 30, D 617
  • Danza alemana con dos trios y dos Ländler, D 618
  • Variaciones sobre una canción francesa en Mi menor, Op. 10, D 624
  • Obertura en Fa mayor, Op. 34, D 675
  • Tres marchas militares en C mayor, Sol mayor, Mi bemol mayor, Op. 51, D 733
  • Sonata en Do mayor ("Grand Duo"), Op. post. 140, D 812
  • Variationes sobre un tema original en La bemol mayor, Op. 35, D 813
  • 4 "Ländler" en Mi bemol mayor, La bemol mayor, Do menor, Do mayor, D 814
  • Divertimento a la húngara en Sol menor, Op. 54, D 818
  • 6 Grandes Marchas y tríos en Mi bemol, Sol menor, Si menor, Re mayor, Mi bemol mayor, Mi mayor, Op. 40, D 819
  • Divertimento sobre tema francés en Mi menor, Op. 63, D 823 2
  • Divertissement on French motifs in B minor, Op. 84, No. 1, D 823
  • Divertissement on French motifs in E minor, Op. 84, No. 2, D 823
  • 6 Polonaises in D minor, F major, B-flat major, D major, A major, E major, Op. 61, D 824
  • Grand funeral March in C minor, Op. 55, D 859
  • Grande Marche Héroique in A minor, Op. 66, D 885
  • 2 Marches Caractéristiques in C major, Op. posth. 121, D 886
  • Variations on a theme from the Opera "Marie" by Hérold in C major, Op. 82, D 908
  • March (Children's March) in G major, D .928
  • Fantasia in F minor, Op. 103, D 940
  • Duo (Lebensstürme) in A minor, Op. posth. 144, D 947
  • Rondo in A major, Op. 107, D 951
  • Fugue in E minor, Op. posth. 152, D 952
  • Allegro moderato in C major, D 968
  • Andante in A minor, D 968
  • Variations on an Original Theme in B-flat major, Op. posth. 82, No. 2, D 968 A

Konposizio sakratu eta liturgikoak

  • Mass No. 1 in F major, D 105
  • Mass No. 2 in G major, D 167
  • Mass No. 3 in B-flat major, D 324
  • Mass No. 4 in C major, D 452
  • Mass No. 5 in A-flat major, D 678
  • Mass No. 6 in E-flat major, D 950
  • Deutsche Messe, D 872
  • Kyrie in D minor, D 31
  • Kyrie in B-flat major, D 45
  • Kyrie in D minor, D 49
  • Kyrie in F major, D 66
  • Salve Regina in B-flat major, D 106
  • Offertorium "Totus in corde", D 136
  • Stabat Mater in G minor, D 175
  • Offertorium "Tres sunt", D 181
  • Graduale, D 184
  • Offertorium "Salve regina", D 223
  • Salve Regina in F major, D 379
  • Stabat Mater in F minor, D 383
  • Salve Regina in B-flat major, D 386
  • Tantum ergo in C major, D 461
  • Tantum ergo in C major, D 460
  • Magnificat, D 486
  • Auguste Jam Coelestium, D 488
  • Offertorium "Salve regina", D 676
  • Sechs Antiphonen zu Palmsonntag, D 696
  • Psalm 23, D 706
  • Tantum ergo in C major, D 739
  • Tantum ergo in D major, D 750
  • Salve Regina in C major, D 811
  • Mass No. 6 in E-flat major, D 950
  • Tantum ergo in E-flat major, D 962
  • Psalm 92, D 953
  • Offertorium, D 963
  • Hymnus an den heiligen Geist, D 964
  • Der 92. Psalm (93, tôw l'hôdôs, commissioned by Salomon Sulzer), D 953

Oratorioa

  • Lazarus (Wien 1820, D 689, Stadttheater Essen 1928), August Hermann Niemeyer

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Schubert Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.