Schorndorf
Schorndorf Alemaniako Baden-Württemberg Estatuko hiri bat da. Stuttgart Estatuko hiriburutik 26 km ekialderantz kokatuta dago. Waiblingen eta Fellbachen atzetik Rems-Murr-Kreis eskualdeko hirugarren hiri handiena da.
Schorndorf | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg | ||||||||||
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde | Stuttgart | ||||||||||
Baden-Württembergeko baserri-barruti | Rems-Murr | ||||||||||
Alkatea | Matthias Klopfer (en) | ||||||||||
Posta kodea | 73614 | ||||||||||
Udalerri kodea | 08119067 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°48′00″N 9°32′00″E | ||||||||||
Azalera | 56.84 km² | ||||||||||
Altuera | 256 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 40.204 (2022ko abenduaren 31) 562 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 707,32 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 07181 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Bury (en) , Dueville, Errenteria, Kahla (en) , Radenthein, Tulle, Tuscaloosa (Alabama) eta Svitlovodsk (en) | ||||||||||
schorndorf.de |
Hiria Die Daimlerstadt (Daimler hiria, euskaraz) izenez ere ezaguna da, bertan Gottlieb Daimler (1834–1900) ingeniari alemaniar ospetsua jaio zelako.
Geografia
Kokapen geografikoa
Hiria Rems ibaiaren haranaren zabalgunean kokaurik dago. Hirian iparraldetik datozen Schornbach eta Wieslauf ibai txikiagoak Rems ibaiarekin elkartzen dira. Rems ibaia ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du hiria. Hiriaren alde zaharra ibaiaren hegoaldean kokaturik dago.
Udalerri mugakideak
Hurrengo udalerriek Schorndorf-ekin muga daukate:
Winterbach, Remshalden, Berglen, Rudersberg, Welzheim, Urbach, Plüderhausen, Adelberg, Wangen, Uhingen eta Lichtenwald.
Demografia
Gaur egun, hiriak 40.000 biztanle inguru ditu. Biztanleriaren bilakaera hainbat hiri europarren antzekoa izan da, batez ere XX. mendean biztanleriak gora egin baitzuen.
Auzoak
Hiritarren gehiengoa Kernstadt (hiri erdialdea, euskaraz) barrutian bizi da. Badaude udalerrian bertan beste auzo eta herri txiki batzuk:
Barrutia | Biztanleak |
---|---|
Kernstadt | 24.716 |
Buhlbronn | 777 |
Haubersbronn | 3.299 |
Miedelsbach | 2.077 |
Oberberken mit Unterberken | 1.554 |
Schlichten | 853 |
Schornbach mit Mannshaupten | 1.825 |
Weiler | 4.151 |
Lurzoru-banaketa
Hauxe da udalerriaren lurzoruaren banaketa[1], erabilerari dagokionez.
Demografia
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
- «Fläche seit 1996 nach tatsächlicher Nutzung - Statistisches Landesamt Baden-Württemberg» www.statistik-bw.de (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).