Schlosshotel Kronberg

Schlosshotel Kronberg jatorriz Alemaniako Hesseko Kronberg im Taunus herrian zegoen jauregia zen, 1889-1893 artean eraikia. Eraikitzailea Alemaniako enperatriz Victoria Erresuma Batukoa (1840-1901) izan zen. Eraikina estilo neogotikokoa da.

Schlosshotel Kronberg
Schloss Friedrichshof
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeDarmstadt
Rural district of HesseHochtaunus barrutia
HerriKronberg im Taunus
Koordenatuak50°11′20″N 8°30′36″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1889
JabeaHouse of Hesse (en) Itzuli
KomisarioaVictoria, Princess Royal (en) Itzuli
Izenaren jatorriaFrederiko III.a Alemaniakoa
Erabilerahotela
ErabiltzaileaVictoria, Princess Royal (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaErnst von Ihne
EstiloaTudor architecture (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala
    Erdian Victoria enperatriza seme-alabekin inguratuta.
    Inguruko parkea ere hotelarena da.

    Historia

    Victoriak bere senarra izan zen Frederiko III.a Alemaniakoaren ohorez altxatu zuen jauregia, Schloss Friedrichshof izena emanez. Enperatriza bertan bizi izan zen hil arte. Heredentzian Margarethe von Preußen alabak jaso zuen.

    Bigarren Mundu Gerra ondoren, amerikar okupazioaren garaian, Friedrichshof autoritate militarren ofizialen kluba gisa erabili izan zen. 1945eko azaroaren 5ean klubaren zuzendaria zen Kathleen Nash-ek, jauregiaren sotoetan ezkutatuta, Hesse familiaren bitxi asko aurkitu zituen. Dirudienez, altxorra Margaritaren alaba zen Wolfagang-ek ezkutatu zituen han. Nashek bere senarra izango zen Jack Durant-en eta David Watson maioraren laguntzarekin, inori ezer esan gabe, bitxiak Alemaniatik atera zituen. 1946ko hasieran Margarita printsesak lapurketa deskubritu zuen. Gertaerak salatu zituen. Lapurrak 1951eko abuztuan harrapatuak izan ziren; familiak bakarrik lapurtutakoaren %10a berreskuratu zuen.

    Hotela

    Gaur egun Friedrichshof bost izarretako hotela da eta inguruko parkearekin batera Hesse familiaren jabegoa da. Hotelean oraindik enperatrizaren liburutegiarekin batera jatorrizko altzari eta arte-lan asko ikus daitezke. Inguruko lurretan 18 zuloko golf-zelaia egin da eta parke publiko bat ireki da baita ere.

    Erreferentziak

      Kanpo estekak

      This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.