Schlieffen plana
Schlieffen plana (alemanez: Schlieffen-Plan, ʃliːfən plaːn ahoskatua) 1905ean Alemaniako estatu goreneko nagusi zen Alfred von Schlieffen kondeak prestatu zuen Frantziako frontean erabiltzeko Alemaniaren operazio planari deritzo. Frantziari berehala irabaztea zen asmoa Belgika eta Luxenburgotik erasoz.
Mendebaldean Frantziari bizkor garaituz gero, Alemaniako armada libre egongo litzateke ekialdean Errusia menderatzeko. Moltke jeneralak plan hori erabili zuen 1914an (baina porrot egin zuen) eta beranduago, Alemania naziak (ezberdintasun batzuk kenduta) 1940an. Azken erasoaldi honetan, alemaniarrek beraien helburu militarra lortu zuten.
Kanpo estekak
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.