Schlager

Schlager bezala musika herrikoi mota bat ezagutzen da. Bere jatorria Alemanian du 1950eko hamarkadan, eta oso ohikoa da Europako toki askotan, nagusi bereziki iparraldean, Eskandinavian, Alemanian eta Baltikoko herrialdeetan delarik, eta entzute txikiagoarekin Frantzian eta Herbehereetan. Kantuak balada goxoak izan daitezke, melodia sinple eta itsaskordunak. Kantuen gaietan maitasuna, sentimenduak eta malenkonia dira nagusi. Iparraldeko aldaerak, batez ere Finlandian eskandinaviar eta eslabiar folkaren elementuak gehitzen ditu.

Schlagerrak indarra Eurovision jaialdian jaialdi hau 1956an sortu zenetik hartu zuen, askotan popago ziren beste estilo batzuengatik aldatua izan zen arren. Gaur egun, Suediak schlager musika adibideak daramatza Eurovision Abesti Lehiaketara, baina bere esentziatik urruntzen duten dance soinuen aldaerekin, honen ondorioz musika estilo honen puristek aldaera berria schlagertzat hartzen ez dutelarik. Eurovision irabazi zuen azken schlagerra 1999ko Eurovision Abesti Lehiaketan izan zen, Charlotte Perrellik kantatu zuen "Tusen Och en Natt" ("Take Me to Your Heaven" ingelesezko moldaeran).

1990eko hamarkadan berriz indarra hartu zuen Alemanian arrakasta handia izan zuten eta oraindik duten kantu ugarirekin. Hamburgon ere 1970eko hamarkadako estetika ere falta ez den schlager jaialdi bat ospatzen da urtero.

Egungo schlagerra sarritan volksmusikarekin nahasten da.

Schlager artista batzuk

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.