Schengen (Luxenburgo)
Schengen (ˈʃeŋə(n) ahoskatua) Luxenburgoko hego-ekialdeko herri txiki bat da, eta dagokion komunak ere izen horixe dauka. Alemaniako, Frantziako eta Luxenburgoko mugek bat egiten duten inguruan dago. Batez ere ardoa ekoizten dute bertan.
Schengen | ||
---|---|---|
municipality of Luxembourg (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Luxenburgo | |
Kantonamendua | Remich | |
Alkatea | Michel Gloden (en) | |
Izen ofiziala | Schengen | |
Herriburua | Remerschen (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 49°28′N 6°22′E | |
Azalera | 10,63 km² | |
Altuera | 302 m | |
Mugakideak | Bous (en) , Dalheim (en) , Remich, Mondorf-les-Bains (en) , Perl, Apach, Haute-Kontz, Contz-les-Bains, Rustroff, Beyren-lès-Sierck eta Puttelange-lès-Thionville | |
Demografia | ||
Biztanleria | 5.196 (2023ko urtarrilaren 1a) 240 (2021) | |
Dentsitatea | 165,37 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Hiri senidetuak | Ischgl (en) | |
http://www.schengen.lu |
- Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».
Udalerria 1985ean egin zen famatu; izan ere, Schengeneko Hitzarmena sinatu zuten urte horretako ekainaren 14an. Hitzarmenaren izenaren bidetik, Remerschen Komunako Kontseiluak 2006. urtean izena aldatzea erabaki zuen, eta Schengen Komuna da harrezkero. Schengen komunako beste udalerriak Remerschen eta Wintrange dira.
Schengengo gaztelua izatez 1390ekoa da, baina XIX. mendean goitik behera berreraiki zuten: gaur egun, hotela eta biltzar-aretoa da. Bestalde, aipatzekoa da Schengenen dagoen Europako Museoa, 2010. urtean irekia.