Scandinavian Airlines System
Scandinavian Airlines System (IATA: SK, OACI: SAS, eta Callsign: Scandinavian), SAS AB izenarekin ezagutzen den airelinea multinazional da, Stockholmen eta Suedian dago eta Norvegia, Danimarka y Suedian lan egiten du. Star Alliance taldearen fundatzaile kideetako bat da.
Scandinavian Airlines System | |
---|---|
SK - SAS | |
Datuak | |
Mota | Airelinea, negozioa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | air transport (en) |
Herrialdea | Suedia, Norvegia eta Danimarka |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Scanair (en) |
Enplegatuak | 12.329 (ezezaguna) |
Negozio dibisioak | SAS Business Opportunities (en) |
Puntu programa | EuroBonus (en) |
Erabiltzen du | Airbus A320, Airbus A330, Airbus A340, Boeing 737 Next Generation (en) , Bombardier CRJ900 (en) , Airbus A321, Airbus A319, ATR 72 (en) , Bombardier CRJ100/200 (en) , Saab 90 Scandia (en) , Sud Aviation Caravelle, Convair CV-440 Metropolitan (en) eta Convair CV-990 Coronado (en) |
Agintea | |
Zuzendaria | Rickard Gustafson (en) |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | Scanorama (en) |
Legezko forma | aktiebolag (en) |
Jabea | SAS Group (en) |
Zeren jabe | Blue1 (en) eta Scanorama (en) |
Balore-burtsa | Nasdaq Copenhagen A/S (en) |
Historia | |
Sorrera | 1946ko abuztuaren 1a |
Sorlekua | Stockholm |
Ordezkatzen du | Det Danske Luftfartselskab (en) , Norwegian Air Lines (en) eta Svensk Interkontinental Lufttrafik AB (en) |
webgune ofiziala |
Historia
SAS AB 1946an sortutako airelinea bat da, Danimarkako DDL airelinea nazionala, Suediako SILA eta Norvegiako DNL airelineek aireko zirkulazioa zaintzeko partzuergo bat osatu zutenean. Lanean 1946ko irailaren 18an hasi ziren, SILAren ordez ABA airelinea suediarra gehitu zitzaienean. Lanaren koordinazioa 1948an hasi zuten konpainiek eta SAS Partzuergoaren gaur egungo kudeaketa modua 1951n bideratuko dute.
Kontinentearteko bidaiak 1946ko abuztuaren 1ean hasten ditu. SASen flotan txertatzen den lehenengo hegazkina DC-4a da, New York eta Hego Amerikara hegaldiak egingo dituelarik hasieratik.
SAS Partzuergoa, gaur egun ezagutzen dugun moduan, 1950eko otsailaren 8an eratzen da. Hasierako akordioa hurrengo 25 urtetarako baliozkoa zen, hala ere, 2020 arte berritu dute. 50. hamarkada hasieratik Tokio, Bangkok edo Nairobi bezalako lekuetarako ibilbideak ditu SASek.
Istripuak
- 2007ko irailaren 9an, Dash 8-400 (Q400) hegazkina, Copenhague-Aalborg ibilbidea egiten zuena, Scandinavian Airlines (SAS SK1209) airelinearena, 69 bidaiari eta 4 tripulatzaileekin Aalborgeko aireportuan larrialdietako lurreratzea egitera behartuta dago. Ebakuazioan 5 bidaiari arin zauritu ziren[1].
- 1991ko abenduaren 27an MD-81 hegazkin batek izan zuen istripua eta Arlanda aireportutik 15 km-tara lur hartu behar izan zuen. 92 pertsona zauritu ziren baina ez zen inor hil.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |