Scallowayko gaztelua

Scallowayko gaztelua (ingelesez: Scalloway Castle) Eskoziako Shetlandak uhartediko Scalloway herrian dagoen gaztelua da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Scallowayko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediShetlandak
Kokapen fisikoaSouth Mainland (en) Itzuli
Koordenatuak60°08′11″N 1°16′27″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1599 (juliotar egutegia)
JabeaPatrick Stewart
Arkitektura
Ondarea
SM90273 eta LB18559

    Historia

    1590an Patrick Stewart bihurtu zen Shetlandetako Lorda eta 1600 urtean Scallowayko gaztelua eraiki zuen, garai hartan hau baitzen uhartediko hiriburua. Lanak 1607 arte luzatu ziren. Andrew Crawford izan zen arkitektoa. 1609an shetlandarrak erregeari kexaka joan zitzaizkion Patrick Stewartek uharteak gobernatzeari utzi ziolako. Arrazoi honengatik eta beste batzuengatik Edinburghen gartzelaratu eta 1615ean exekutatua izan zen.

    Gaztelua James Law Orkadetako Apezpikuaren eskutan gelditu zen 1612an. 1653an soldaduak ezarri ziren bertan eta XVIII menderako egoera kaskarrean zegoen. 1908an Historic Scotland erakundeak hartu zuen bere gain.

    Deskribapena

    L itxurako oinarria duen gaztelua da. Dorre nagusiak 18 x 10 metroko oinarria dauka eta lau solairu ditu. Hego-mendebaldera 8 metrotako p`laza duen hegal bat dago.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.