Saxoniako Dukerria

Saxoniako Dukerria (behe-alemanez: Hartogdom Sassen, alemanez: Herzogtum Sachsen) iparraldeko Alemaniako zatirik handiena hartzen zuen Erdi Aroko dukerria izan zen. Gaur egungo Saxonia Beherea, Ipar Renania-Westfalia, Schleswig-Holstein, Saxonia-Anhalt estatuak eta Saxoniako parte bat hartzen zituen.

Saxoniako Dukerria
Hartogdom Sassen - Herzogtum Sachsen
804  1296
Dukerria
Saxoniako dukerriko bandera

Saxoniako dukerriko armarria

Saxoniako 1000. urte aldean. XIX. mendeko mapa
Geografia
Historia
Karlomagnok eratu zuen804
Behin betiko zatiketa1296
Ondorengoak
Saxonia-Wittenbergeko dukerria
Saxonia-Lauenburgeko dukerria

Historia

K. o. 200. urte aldera kokatu ziren saxoiak egungo Alemaniako ipar-mendebaldean. V. mendean mendebal aldera zabaldu ziren, eta haietako asko Britainiar uharteetara igaro ziren.

VIII. mendearen bukaeran, Karlomagno errege frankoa nagusitu zen haien lurraldeaz, eta urte haietan hasi ziren saxoniarrak kristautzen. 843. urtean, Ekialdeko Frantziaren, edo Germaniako erreinuaren, barnean geratu zen Saxoniako dukerria.

962. urtean Germaniako enperadore egin zuten Oton Handia, Henrike Saxoniako dukearen semea. 1024 arte Germaniako erregeak eman zituen Saxoniako dinastia sortu zuen Henrike Saxoniakoak; germaniarrak ekialdeko lur eslaviarretara zabaldu ziren garai hartan.

961-1106 bitartean Billung familiaren esku egon zen duke titulua. 1142an Welf etxearen eskuetara igaro zen, eta 1180an Frederiko I.a Bizargorrik dukerria hautsi eta bi lurraldek hartu zuten aurrerantzean Saxonia izena: Saxonia-Lauenburgek, Holsteinen hego-ekialdean, eta Saxonia-Wittenbergek, Elba ibaiaren erdialdeko arroatik ekialdera. XIII. mendean hautesle titulua eman zioten Saxoniako dukeari eta 1296. urtean betiko bereizi ziren Lauenburg eta Wittenberg etxeak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.