Saxonia-Altenburgoko Dukerria
Saxonia-Altenburgoko Dukerria, gaur egungo Turingia alemaniar estatuan zegoen antzinako dukerria zen, Ernestoar Dukerriena Wettin etxe saxoniarraren Ernestoar lerroko dukeek gobernatzen baitzuten.
Datuak
- Azalera: 1324 km²
- Biztanleria: 216.100 (1910)ean
- Hiriburua: Altenburgo
- Probintziak:
- Ostkreis: Altenburgo hiriburua, Schmölln, Gößnitz, Lucka, Meuselwitz, Mumsdorf, Roschütz, Hilbersdorf, Neukirchen, Russdorf.
- Westkreis Eisenberg hiriburua Kahla, Orlamünde, Roda y Ammelstädt
- Camburg (1826 arte)
Historia
Saxonia-Altenburgoko dukerria, 1572an Federiko Gilermo I.ak gobernatzen du, Saxonia-Weimar Dukerriko Juan Gilermoren maiorazko adarrekoa. Adar hau 1672an desagertu zenean, Saxonia Gothako Dukerriko Ernesto I.a Pietatetsuarengana pasa zen. Batutako dukerriek Saxonia-Gotha-Altenburgoko Dukerria osatu zuten.
Bi dukerriek elkarrekin jarraitzen dute 1825 arte Saxonia-Gotha-Altenburgoko Federiko IV.a hiltzen denean. Urte honetan, Altenburgo berriz eratzen da dukerri batean, Saxonia-Hildburghausen adarrera pasatuz, honen dukeak, bere dukerriari uko egiten diolarik, Saxonia-Meiningenen onurarako. Saxonia-Altenburgoko dukerri berriak 1918rarte jarraitzen du, urte horretan, Turingiako estatua eratzen delarik.