Savages (2012ko filma)
Savages (euskaraz Basatiak) 2012ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako thriller film bat da. Don Winslow idazlearen izenburu berdineko Savages eleberrian oinarritua dago. Taylor Kitsch, Blake Lively, Aaron Johnson, John Travolta, Benicio del Toro eta Salma Hayek aktoreek antzeztu zuten.
Savages (2012ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Savages |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller (en) , eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 131 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Savages (en) |
Grabazio lekua(k) | Indonesia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Oliver Stone |
Gidoigilea(k) | Shane Salerno (en) Don Winslow (en) Oliver Stone |
Antzezlea(k) | |
Taylor Kitsch Aaron Johnson Blake Lively Salma Hayek Sandra Echeverría Benicio Del Toro John Travolta Emile Hirsch Trevor Donovan Joel David Moore Schae Harrison Demián Bichir Mia Maestro Diego Cataño Elizondo Gonzalo Menendez (en) Sean Stone Leonard Roberts Jake McLaughlin Shea Whigham Alexander Wraith Stephen Dunham Ali Wong | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Moritz Borman (en) |
Konpainia ekoizlea | Relativity Media (en) |
Edizioa | Joe Hutshing (en) |
Argazki-zuzendaria | Daniel Mindel |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko eta Kalifornia |
savagesfilm.com | |
2012ko Donostiako Zinemaldian Oliver Stone, John Travolta eta Benicio del Toro filmaren aurkespenean egon ziren.
Argumentua
Kaliforniako Laguna Beach hiriko Chon (Taylor Kitsch) eta Ben (Aaron Johnson) adiskideek droga trafikoan jarduteaz gain neskalagun berbera elkarbanatzen dute, Ophelia (Blake Lively). Elena "La Madrina" (Salma Hayek) buru duen Mexikoko droga kartel gupidagabe eta arriskutsu batek Miguel "Lado" (Benicio del Toro) hiltzaile ankerraren bidez Ophelia bahitu eta hura bizirik uzteko trukean azken bost urteetan drogen salmentarekin irabazi duten dirua eskatuko diete. Nahiz eta bi gazteak maite duten neskarengatik dirusaria berehala ordaintzeko prest azaldu, era berean, neskalaguna askatu eta haren bahitzaileez mendekatzeko egitasmoa burutuko dute, horretarako Dennis (John Travolta) DEAko agente ustela eta Spin (Emile Hirsch) diruzain buruargiaz baliatuko dira.
Aktoreak
- Taylor Kitsch: Chon
- Aaron Taylor-Johnson: Ben
- Blake Lively: Ophelia "O" Sage
- Salma Hayek: Elena Sánchez, "La Madrina"
- Benicio del Toro: Miguel "Lado" Arroyo
- John Travolta: Dennis Cain
- Demián Bichir: Alex Reyes
- Sandra Echeverria: Magdalena Sánchez
- Emile Hirsch: Spin
- Joaquín Cosio: El Azul
- Mía Maestro: Dolores Arroyo
- Amber Dixon: Sophía
- Shea Whigham: Chad
- Joel David Moore: Craig
- Diego Cataño: Estéban
- Trevor Donovan: Matt
- Ralph Echemendia: Wiley
- Jake McLaughlin: Doc
- Alexander Wraith: Sam
- Antonio Jaramillo: Jaime
- Sean Stone: Eric
- Uma Thurman: Paqu Sage
Kanpo estekak
- Savages filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Savages filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)