Saul Bellow

Saul Bellow (Lachine, Quebec, 1915eko ekainaren 10a - Brookline, Massachusetts, 2005eko apirilaren 5a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Saul Bellow

(1964)
Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSolomon Bellows
JaiotzaLachine, 1915eko ekainaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMontreal
Brookline
HeriotzaBrookline, 2005eko apirilaren 5a (89 urte)
Hobiratze lekuaMorningside Cemetery (en) Itzuli
Brattleboro
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1937 -  1956)
ezezaguna  (1956 -  1959)
ezezaguna  (1961 -  1964)
Alexandra Bellow (en) Itzuli  (1974 -  1985)
ezezaguna  (1989 -  2005eko apirilaren 5a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Roberto Clemente Community Academy (en) Itzuli
Camp B'nai Brith (en) Itzuli
Northwestern Unibertsitatea 1937) : soziologia, antropologia
Weinberg College of Arts and Sciences (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
(1933 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta autorea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDelmore Schwartz (en) Itzuli, Miguel de Cervantes, Thomas Mann, Stendhal, Anton Txekhov, James Joyce, Wilhelm Reich, Mark Twain, Rudolf Steiner, Marcel Proust, Fiodor Dostoievski, Franz Kafka, Joseph Conrad eta William Shakespeare
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0069231 IBDB: 8617
Musicbrainz: 43984651-8573-4b2d-b64d-40cc4e1dfb0f Discogs: 2674889 Find a Grave: 10725873 Edit the value on Wikidata

Biografia

Errusiako judu etorkinen familiakoa zen, eta eleberrietan Estatu Batuetako juduen arazoak azaldu zituen, bereziki. Lehen eleberrian (The Dangling Man, 1944) Kafkaren lanen antzeko giroa agertu zuen. Bellowri idazle gisa aldaketa handia ekarri zion The Adventures of Augie March (1953) eleberrian Chicagoko bere haurtzaroa kontatu zuen. Geroztik plazaratu zituen zenbait lan: Henderson, the Rain King (1959); Herzog (1964), haren eleberririk ezagunena; Mr. Sammler’s Planet (1970); Humboldt’s Gift (1975); To Jerusalem and Back (1976), bidaia egunkaria; The Dean’s December (1981).

Egilearen jardun eremua eguneroko bizitzaren alderdi bitxi eta ezohikoa da, eta zoriak hartaraturik beren alderdi iluna aztertzera behartuta dauden pertsonaiak aurkezten ditu. 1977an Literaturako Nobel Saria eman zioten. Azkenaldiko lan nagusiak hauek ditu: Bellarosa konexioa (1991) eta Benetakoa (1997) eleberri laburrak, aurrekoak bezala gizatasunaren miseria begirada zorrotzez aztertzen dutenak.

Obra

Eleberriak eta eleberri laburrak

  • Dangling Man (1944)
  • The Victim (1947)
  • The Adventures of Augie March (1953)
  • Carpe Diem (1956)
  • Henderson the Rain King (1959)
  • Herzog (1964)
  • Mr. Sammler's Planet (1970)
  • Humboldt's Gift (1975), Pulitzer Prize for Fiction 1976
  • The Dean's December (1982)
  • More Die of Heartbreak (1987)
  • A Theft (1989)
  • The Bellarosa Connection (1989)
  • The Actual (1997)
  • Ravelstein (2000)

Narrazio laburren bildumak

  • Mosby's Memoirs (1968)
  • Him with His Foot in His Mouth (1984)
  • Something to Remember Me By: Three Tales (1991)
  • Collected Stories (2001)

Saiakerak eta beste

  • To Jerusalem and Back (1976) - Memoriak
  • It All Adds Up (1994) - Saiakeren bilduma
  • Saul Bellow: Letters, Benjamin Taylorrek editatua (2010) - Eskutitzak

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.