Saturnoren tenplua

Saturnoren tenplua (latinez Templum Saturni edo Aedes Saturnus) Saturno nekazaritzaren jainkoari eskainitako monumentu bat da, Erromatar foroaren mendebaldeko muturrean dagoena, Erroman. Toki hartan aurkitzen diren zimendurik antzinakoenak dira bereak, K.a. 501 eta K.a. 498 bitartean eraikia. Iturriren batzuk, Tarkino Superbo erregeari ematen diote eraikuntza, eta beste batzuk Luzio Furiori, azken eskeintza hau, galiarrek K.a. IV. mendean Erromari su eman zioten garaiko berreraikitze batekin bat letorkeen arren.

Saturnoren Tenpluaren hondakinak Erromatar foroan.

Aerarium ere deitua zen, bertan gordetzen baitzen erromatar altxor nazionala. Tenpluak, Clivus Capitolinusaren hasiera adierazten du, Kapitolio muinoaren tontorrera zaroan antzinako bidea.

Gaur egungo hondakinak, tenpluaren hirugarren eraikuntzari dagozkio, bigarrena ordezkatzen dutenak, 283ko sutean suntsitua geratu zena.

Iturrien arabera, bere barnean zegoen jainkoaren estatua, estalia eta sega bat zeramana, zurezkoa zen, eta olioz betetzen zen. Bernak, liho zurtoinekin estaltzen ziren, soilik abenduaren 17an kentzen zirenak, Saturnalia egunean.

Saturno jainkoari eskainia zegoen arren, tenpluaren erabilera nagusia, Erromatar Inperioaren altxorrarentzako (aerarium) egoitza bezala balio izatea zen, urre eta zilar erreserbak bilduz. Bertan aurkitzen ziren, baita ere, estatuko artxibategiak, intsigniak, eta metalen pisaketarako eskala ofiziala. Beranduago, aerariuma, bere aurrean zegoen eraikin batetara eramana izan zen, artxibategiak, gertu zegoen Tabulariumera eraman ziren bitartean. Tenpluko podioa, trabertinoz estalia, kartelentzako euskarri bezala erabili zen.

Pixkana-pixkanakako erorketak, aurrealdeko arkupeko hondakinak baino ez ditu utzi zutik, baina mantentzen diren zortzi zutabeak eta partzialki ukitu gabe dagoen frontoia (Senatus Populusque Romanus incendio consumptum restituit idazkunarekin "Erromako Senatu eta Herriak, suak suntsitutakoa berriztu zuen"), Antzinako Erromako arkitekturaren herentziako irudi ikurretako bat dira.

Kanpo estekak

41°53′33.07″N 12°29′3.06″E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.