Saturnino Soloeta

Saturnino Soloeta Iturrondobeitia (Erlijio-izena: Dimako Fernando) (Dima, 1881eko otsailaren 11 Manila, Filipinak, 1964ko ekainaren 21a[1]) bizkaitar idazlea eta elizgizona izan zen.

Saturnino Soloeta
Bizitza
JaiotzaDima, 1881eko otsailaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaManila, 1964ko ekainaren 21a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria, apaiz katolikoa eta lexikografoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Dimako Bargondia auzoan jaioa, hamazazpi urte zituela kaputxinoen ordenan sartu zen, eta 1908an apaiz egin zen. Ondoren Friburgoko Unibertsitatean osatu zituen ikasketak. Handik, 1909an Hego Amerikara joan eta hamahiru urtez egon zen Argentinan eta hiru Txilen.[2]

1928an Txinako Gansuko elizbarrutira joan zen misiolari. 1933ko azaroan gerrilari komunistek atxilotu eta kartzelan sartu zuten hiru hilabetez. Mao Zedongek 1949an boterea lortu ondoren, misiolariek jazarpena jasan zuten eta horren ondorioz, Txinan 26 urte eman ondoren, 1954an Filipinetara joan behar izan zuen ihesi. Han ibili zen misiolari hamar urtez, hil zen arte.

Idazlanak

  • Curso primero del idioma vasco (1912)
  • Curso segundo del idioma vasco (1913)
  • Conjugación sintética del verbo vasco (1913)
  • Le petit basque: Cours élémentaire de Grammaire Basque, dialecte Labourdin (1913)
  • Ensayo de unificación de dialectos baskos (1922)
  • Mi cautiverio bajo el dragón rojo (1934), (Polikarpo Iraizozek euskaratu zuen oroitzapen-liburua).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.