Saturnalia
Saturnalia (latinez) edo Saturnoren jaiak Antzinako Erromako festa garrantzitsuak ziren. Erromako Foroko Saturnoren tenpluan hasten ziren eta haien bitarteaz otoruntza publiko handi batean, opariak trukatzen ziren. Modu batez deskribatzeko, inauterien eta Gabonen arteko nahasketa ziren. Giro hartan jendartearen arauak desagertzen ziren.[1] Eliza Kristauak lan handiak izan zituen festa horiez ezabatzeko eta, azkenik, beste batzuez ordezkatu zituen, bereziki Eguberriaz [2]
Saturnalia | ||
---|---|---|
Mota | jaiegun religious and cultural festive day (en) reversal party (en) | |
Honen izena darama | Saturno | |
Commemorates (en) | Saturno | |
Egun | Abenduaren 17 Abenduaren 18 Abenduaren 19 Abenduaren 20 Abenduaren 21 Abenduaren 23 Abenduaren 22 | |
Herrialdea | Antzinako Erroma | |
Festen esanahia
Saturnalia ospatzeko bi arrazoi zeuden:
- nekazaritzaren jainkoa zen Saturnori omenaldia egitea, edo
- jeneral garaile baten aldeko ospakizuna.
Ospakizunak
Saturnoren lehendabiziko festak abenduaren 17tik 23ra ospatzen ziren: urteko garai iluna izanik, kandelak eta lastargiak pizten ziren eta etxeak, bestetik, landarez apaintzen. Ziur aski, jatorriz, nekazaritza lanen amaiera ospatzen ziren horrela, egin beharrekoak gutxitzen zirenean.[3] Zazpi egunean, festak kaleak hartzen zituen eta jende guztia, esklabuak barne, ospakizunetan murgiltzen zen. Haien lehen aipamen ofiziala K. a. III. mendekoa da.
Erreferentziak
- Miller, John F. (2010). The Oxford Encyclopedia of Ancient Greece and Rome. Oxford University Press. 172.or.
- http://www.kindsein.com/es/15/tradiciones/362/
- Navarro Antolín, Fernando (2010) Saturnales, Macrobio. Gredos argitaletxea. 9.or.
Ikus, baita ere
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Eguberria eta Saturnalia