Saturn 3
Saturn 3 (euskaraz Saturno 3) 1980ko Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Farrah Fawcett, Kirk Douglas eta Harvey Keitel aktoreek antzeztu zuten.
Saturn 3 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Saturn 3 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, abenturazko filma eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stanley Donen |
Gidoigilea(k) | Martin Amis John Barry (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Donen |
Konpainia ekoizlea | ITC Entertainment (en) |
Edizioa | Richard Marden |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Argazki-zuzendaria | Billy Williams |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Tetis |
Historia | |
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Picture (en) 1st Golden Raspberry Awards (en) Stanley Donen Golden Raspberry Award for Worst Actor (en) 1st Golden Raspberry Awards (en) Kirk Douglas Golden Raspberry Award for Worst Actress (en) 1st Golden Raspberry Awards (en) Farrah Fawcett |
Argumentua
Etorkizuneko garaia batean, Adam eta Alex (Kirk Douglas eta Farrah Fawcett) Saturno planetaren Titan ilargira iritsi berri diren bi zientzialari dira, bertan Lurrean jada akitu diren elikagaiak topatzeko asmoz. Benson kapitaina (Harvey Keitel) deritzon psikopata kriminala Titanera ailegatzean, gainontzeko eguzki-sistemarekin dauden komunikabide guztiak etengo ditu, eta Hektor izeneko robot beldurgarri eta erraldoi baten laguntzaz Titanen bizitza biziraupen erronka bat izatea lortuko du. Baina Hektor bere sortzailearen aurka matxinatuko da...
Aktoreak
- Farrah Fawcett: Alex
- Kirk Douglas: Adam
- Harvey Keitel: Benson kapitaina
- Ed Bishop: Harding
- Roy Dotrice: Benson (ahotsa) (krediturik gabe)
- Douglas Lambert: James kapitaina (krediturik gabe)
- Christopher Muncke: Eskifaiako 2. kidea (krediturik gabe)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.