Saturdi Tolosakoa
Saturdi[1] Tolosakoa edota Satordi, eta Saturnino, batzuetan San Zernin erdal kutsuz (Patras, Antzinako Grezia – Tolosa, Galia) Okzitania, Pirinioak eta Euskal Herrian predikatu zuen erromatar misiolari bat izan zen, kristau tradizioaren arabera. Okzitaniako Tolosako lehendabiziko artzapezpikua izan zen, bertan jentilek martirizatua hil zen.
Saturdi Tolosakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Patras, ? | ||
Heriotza | Tolosa, ? ( urte) | ||
Hobiratze lekua | San Zernin basilika | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiza | ||
Santutegia | |||
Azaroaren 29 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Hainbat lekuetan predikatu zuen, tartean Iruñean, horregatik euskal hiri horretan, hareekiko gurtze eta usadio handia dago.[erreferentzia behar] Ondorioz, bertan San Zernin burgua eta San Zernin eliza daude. Bere omenezko jaieguna azaroaren 29an ospatzen da.
Erreferentziak
- «Santutegiko izen ohikoenak» (PDF) Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.