Saturday Night Fever

Saturday Night Fever (euskaraz 'Larunbat Gaueko Sukarra') 1977ko John Badham estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Nik Cohn idazlearen Tribal Rites of the New Saturday Night eleberrian oinarritua dago.

Saturday Night Fever
Jatorria
Argitaratze-data1977
IzenburuaSaturday Night Fever
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma, sarbide-bizipena eta film dramatikoa
Iraupena118 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaTribal Rites of the New Saturday Night (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Badham
Gidoigilea(k)Norman Wexler
Nik Cohn

Antzezlea(k)
John Travolta
Fran Drescher
Barry Miller
Julie Bovasso
Karen Lynn Gorney
Paul Pape
Donna Pescow
Martin Shakar
Bruce Ornstein
Joseph Cali
Lisa Peluso
Val Bisoglio
Robert Costanzo
Adrienne King
Denny Dillon
Sam Coppola















Ekoizpena
EkoizleaRobert Stigwood
Konpainia ekoizleaRSO
Bestelako lanak
MusikagileaBarry Gibb
Argazki-zuzendariaRalf D. Bode
Jantzi-diseinatzaileaPatrizia von Brandenstein
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaBrooklyn
Historia
Jasotako sariak
National Board of Review: Top Ten Films (en) Itzuli
Nominazioak
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
50. Oscar Sariak

John Travolta

IMDB: tt0076666 Filmaffinity: 912221 Allocine: 608 Rottentomatoes: m/saturday_night_fever Mojo: saturdaynightfever Allmovie: v42923 TCM: 4110 Metacritic: movie/saturday-night-fever TV.com: movies/saturday-night-fever Netlix: 60010860Edit the value on Wikidata
kronologia
Saturday Night Fever Staying Alive

Filma honek John Travolta aktorea mundu osoan ospetsu bilakarazi zuen, bai eta aurretik aski ezaguna zen Bee Gees ingeles taldearen Stayin' Alive ("Bizirik Egonez") eta Night Fever ("Gaueko Sukarra") abestiak ere, mundu osoko belaunaldi hartako nahiz ondorengo gaztedia dantzan jarriz. Gaur egun kultuzko filma da, batez ere, 1970eko hamarkadako herri kultura eta estetika nahiz disco musika zaleen artean.

1983an Sylvester Stallonek zuzendu eta gidoia idatzi eta Travolta berak antzeztutako Staying Alive jarraipena izan zuen, baina jada jatorrizko filmaren arrakastarik gabe.

Argumentua

1977. urtea, New York hiria, mundu osoko gaztedia disco musikaren doinu erakargarriarekin dantzan dabil. Aste osoz Brooklyn auzoko margodenda baten lanean jardun ondoren, Tony Manero (John Travolta) gaztea larunbat gauaz gozatzeko tentuz prestatu da: Brut koloniaz busti, loredun ator estua, telazko kanpai-galtzak eta plataforma-zapatak jantzi ditu. Hirian moda-modan dagoen diskotekan, Tony dantzalekuko oilarra da, bertaratzen diren guztiak ongien dakien gauza egiten txunditurik lagatzen dituelarik: dantza.

Aktoreak

  • John Travolta: Anthony "Tony" Manero
  • Karen Lynn Gorney: Stephanie Mangano
  • Barry Miller: Bobby C.
  • Joseph Cali: Joey
  • Paul Pape: Double J.
  • Donna Pescow: Annette
  • Bruce Ornstein: Gus
  • Val Bisoglio: Frank Manero, Sr.
  • Julie Bovasso: Flo Manero
  • Martin Shakar: Aita Frank Manero, Jr.
  • Nina Hansen: Tonyren amona
  • Lisa Peluso: Linda Manero
  • Sam Coppola: Dan Fusco
  • Denny Dillon: Doreen
  • Robert Weil: Becker
  • Fran Drescher: Connie
  • Monti Rock III: DJa
  • Ann Travolta: Pizza neska (Travolta aktorearen benetazko ahizpa)
  • Helen Travolta: margodendako bezeroa (Travolta aktorearen benetazko ama)

Ikus, gainera

Lanpo loturak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.