Satiro
Satiro Greziar mitologian, basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Erromatarrek beren faunoekin berdindu zituzten satiroak. Dionisoren jarraigokoak bide ziren eta sexu-instintu gordinenak irudikatzen zituzten. Ardoa edaten, jostatzen, dantzan eta ninfen atzetik ibiltzen ziren.
![](../I/Satyr_maenad_Louvre_G34.jpg.webp)
Satiro baten eta menade baten irudia, K.a. 500. urtearen inguruko ontzi batean (Louvreko museoa, Paris)
Kanpo estekak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.