Sastarriko leizea
Sastarriko leizea, Sarastarri menditik hegomendebaldera dagoen leize bat da, 905 metroko garaieran. Barruan, barne aintzira bat dago, sarreratik 23 metro jeitsi ondoren. Leize honen sarrera estua da. Sarrera ondoan, belar mordo bat ikus daiteke. Sarreraren formak, erdialdea baino zertxobait goraxeago, estutze bat du, ondoren, berriz, hiruki eran zabaltzeko.
Artzainak
Inguruko artzainek, Sastarriko kobean dagoen aintzirakoarekin batera, beharbada, hemengo ura ere erabili zuten euri gutxiko udetan. Bestalde, lamiekin eta Marirekin lotzen duten hainbat ipuin eta kontakizun mitologiko daude leize honen inguruan.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.