Saskatchewan ibaia
Saskatchewan ibaia Kanadako ibai nagusienetariko bat da. Bere 1.392 kilometrotako ibilbideak Kanadako Saskatchewan eta Manitoba probintziak zeharkatzen ditu Winnipeg lakura heldu baino lehen. Egiazki ibai-sistema bat da, Ipar Saskatchewan eta Hego Saskatchewan ibaiek osatua, batera 146.100 km2-ko arroa dutenak. Arroa Kanadako Zabaldi handietara, Albertako Mendi Harritsuetara eta Estatu Batuetako Montana iparraldera hedatzen da.
Saskatchewan ibaia Saskatchewan River (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 547 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°14′06″N 105°04′58″W |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Saskatchewan |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 335.900 km² |
Arro hidrografikoa | Lake Winnipeg basin (en) |
Ur-emaria | 700 m³/s |
Lakuak | Cedar Lake (en) |
Bokalea () | Winnipeg |
Ibaiaren iturria Saskatchewan estatuaren erdian dago, Ipar Saskatchewan eta Hego Saskatchewan ibaien bilgunean. Ibai biak Albertako Mendi Harritsuetako glaziareetan sortuak dira.
Ibai eta izen bereko probintziaren izena (Saskatchewan) creezko kisiskāciwani-sīpiy hitzetik dator, euskaraz "ibaibide azkarreko ibai" esan nahi duena[1].
Ipar Saskatchewan ibaia 1.287 km luze da, eta Hego Saskatchewan 1.392 km luze. Izen bereko probintziaren erdialdean biltzen dira bi ibaiok, Prince Albert hiriaren ekialdean.
Irudi galeria
- Saskatchewan ibaia Albertan
- Ibaigurutzea: Saskatchewan, Mistaya eta Howse ibaiak
- Ipar Saskatchewan ibaia Albertan
- Hego Saskatchewan Medicine Hatetik gertu
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Ingelesez) Kanadako izen geografikoak