Saskatchewan

Saskatchewan (səˈskætʃ(ə)wən; Cree hizkuntzatik: ᑭᓯᐢᑳᒋᐘᓂ ᓰᐱᐩ, kisiskāciwani-sīpiy) Kanadako Mendebaldeko probintzia bat da. Albertarekin egiten du muga mendebaldean, Manitobarekin ekialdean, Ipar-mendebaldeko lurraldeekin iparraldean eta Montanarekin eta Ipar Dakotaerkin (AEB) hegoaldean. Saskatchewan eta Alberta dira Kanadan itsasorik ez duten probintzia bakarrak. Azken zentsuaren arabera 1.168.057 biztanle zituen. Estatuak 651.900 kilometro koadro ditu, eta lurren %10 inguru ur geza dira, batez ere ibaiak, urtegiak eta lakuak.

Artikulu hau Kanadako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saskatchewan ibaia».
Saskatchewan
 Kanada
Administrazioa
Izen ofizialaSaskatchewan
Saskatchewan
Estatu burujabe Kanada
ISO 3166-2CA-SK
HiriburuaRegina
Premier of Saskatchewan (en) ItzuliScott Moe (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°N 106°W
Azalera651.900 km²
MugakideakManitoba, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Alberta, Ipar Dakota eta Montana
Punturik altuenaCypress Hills (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.168.057 (2017ko urriaren 1a)
69.705 (2016)
Dentsitatea1,79 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−06:00, Mountain Time Zone (en) Itzuli eta Erdialdeko Ordu Estandarra
saskatchewan.ca

Biztanle gehienak hegoaldeko belardietan bizi dira, iparraldeko erdia batez ere basoak baitira eta populazioa eskasa eta oso sakabanatua baitago. Probintziaren erdia Saskatoon hirian edo Regina hiriburuan bizi dira. Beste hiri garrantzitsu batzuk Prince Albert, Moose Jaw, Yorkton, Swift Current, North Battleford, Estevan, Weyburn, Melfort eta Lloydminster mugako hiria dira[1]. Ingelesa da hizkunza nagusia probintzian, %82,4rentzat euren lehen hizkuntza baita[2].

Saskatchewan duela milaka urte bizi dira amerindiar leinuak. Europarrek lehen aldiz aztertu zuten eremua 1690ean eta 1774an finkatu ziren bertan. 1905ean probintzia bihurtu zen, Ipar-mendebaldeko Lurralde zabaletatik bereizia, ordura arte Kanadako Belardi gehienak hartzen zituena. XX. mendearen hasieran, probintzia ospetsu egin zen Kanadako sozialdemokraziaren bastioi gisa; 1944an, Ipar Amerikako lehen gobernu sozialdemokrata hautatu zen. Probintziako ekonomia nekazaritzan, meatzaritzan eta energian oinarritzen da.

1992an gobernu federalak akordio historikoa sinatu zuen Saskatchewango Lehen Nazioekin lurraren kontrolaren inguruan. Lehen Nazioek diru-ordaina jaso zuten, aukera ematen ziena euren leinuentzat lurra erosteko merkatuan[3]. 3.079 kilometro koadro erosi zituzten, erreserba lur gisa baliatu zirenak. Lehen Nazio batzuek gune urbanoetan inbertitu dute, Reginan eta Saskatoonen barne.

Erreferentziak

  1. «Canada's population estimates: Table 2 Quarterly demographic estimates» www150.statcan.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  2. Government of Canada, Statistics Canada. (2017-02-08). «Census Profile, 2016 Census - Saskatchewan [Province and Canada [Country]»] www12.statcan.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  3. Canada, Indigenous and Northern Affairs. (2021-05-25). «Indigenous and Northern Affairs Canada» www.canada.ca (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.