Sasiola dorrea
Sasiola dorrea, iturri batzuen arabera Alos ere izendatua,[1] Gipuzkoako Deba udalerriko herrigunean dagoen dorretxe gotiko bat da.
Sasiola dorrea | |
---|---|
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Deba |
Koordenatuak | 43°17′27″N 2°21′24″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura neoklasizismoa |
Ondarea | |
5 | |
Kokapena
Mendaro aldetik etorrita herrigunearen sarreran dago, Osio kaleko 4. zenbakian, N-634 errepidea eta Maxpe kalearen alboan eta Euskotrenen burdinbidea eta Deba ibaitik hurbil,[2] garai bateko Debako errebalean.[3]
Ezaugarriak
Gotorleku bezala sortua, estilo gotiko-errenazentista du eta oinplano laukizuzeneko eraikina da, fatxada nagusia osoki silarriz egina. Jatorrizko leiho zorrotz batzuk eta antzina babeserako erabiltzen zen azken solairuko egurrezko hegalari eusten zioten harrizko irtenguneak ditu.[4] XX. mendean eraldatua izan zen, eta gaur egun etxebizitza partikularrak ditu
Historia
Sasiola leinuaren jabetzakoa izan zen, Erdi Aroan Irarrazabal leinuarekin liskarrak izan zituen, biak ere debatar leinuak ziren.
Sasiola familiaren dokumentu zaharrenak 1340koak dira.[5] Familiaren etxe nagusiak Debako herrian izan ziren, eta haien adar bat izango zen Sasiolako komentu-ospitalea sortuko zuena.[6]
Dorretxe hau XV[7]-XVI[4] mendeen artean eraikia izan zen.
Etxe honen ondorengoak litzazke Martin Otsoa Sasiolakoa (Gaztelako Kondestablearen diruzain eta idazkaria); Jofre Ibañez Sasiolakoa (erret kontseilukidea, eta Gaztelako lehen enbaxadorea Ingalaterran); Maria Estibaliz Sasiolakoa, euskal olerkaria, 1550 inguruan jaioa.[7]
Alostorrearekin identifikazioa
Eusko Jaurlaritzaren ondare fitxetan etxea "Sasiola edo Alos" izenarekin katalogatua badago ere,[1] ez dirudi Erdi Aroko kondairetan eta kantuetan aipatzen den Alostorre bera denik. Izan ere, Resurreccion Maria Azkueren arabera, 1844ean kondairako eraikina eraitsia eta berreraikia izan zen;[8] (beste iturri batzuek berrikuntza hau 1865an datatzen dute, sute baten ondorioz[7]). Patxi Aldabaldetrekuk Urasanditik 1980ean eginiko argazki batean Sasiola eta Alos dorreak argi bereizi zituen.[9] Urte batzuk geroago, Anastasio Arrinda apaiza Alostorrearen aztarnen nondik norakoak identifikatu nahian aritu zen, ordurako desagertua baitzen.[10]
Argazki galeria
Erreferentziak
- Eusko Jaurlaritza. Patrimonio Cultural. Ondarea. Torre Sasiola o Alos.. .
- «Ondare zibila — Debako udala» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
- (Gaztelaniaz) Aranzeta, Publicado por Alex Turrillas. El blog de Alex Turrillas. (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
- r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2007-01-02). «Sasiola Dorrea» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
- Castillos de España.
- «Bertan 11 - Casas torre y linajes de Gipuzkoa Capítulo 4: Las Torres en el mundo urbano» bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
- «Torre Sasiola» www.rutasconhistoria.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-24).
- AZKUE, Resurrección María de. LA MÚSICA POPULAR BASCONGADA. Conferencia dada en el «Centro Basco» de Bilbao por el presbítero Dr. D. Resurrección M.ª de Azkue. (CONTINUACIÓN). Euskal-Erria aldizkaria.
- Aldabaldetreku, Patxi. (1996). Casas y torres urbanas en Deba. .
- ARRINDA, Anes. 1986. Alos-Torre'ko Usua. Deba aldizkaria.
Ikus, gainera
- Gipuzkoako jauregi eta dorretxeen zerrenda