Sasiboilur arrosa

Sasiboilur arrosa (Rhizopogon roseolus) Rhizopogonaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sasiboilur arrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaRhizopogonaceae
GeneroaRhizopogon
Espeziea Rhizopogon roseolus
Th.Fr., 1909

Zaporegabea eta pixka bat desatsegina. Gaztela eta Leonen boilurraren ordezko kaskar gisa oso gaztetan kontsumitu izan da. Oso ohikoa izaten zen, arroza oilaskoarekin eta boilurrekin, nekazaritzako langileei inausketa garaian, janari hotz gisa ematen zitzaiena.

Deskribapena

Karpoforoa: Patata txiki baten antzekoa, oblongo-tuberiformea, 2 eta 5 cm bitarteko luzerakoa.

Peridioa: Lehenik zuria, ondoren zuri-horixka eta azkenik, arre-oliba koloretik arrosa-gorri kolorera doana, behealdean mizelioaren kordoi finak izaten ditu, oso nabarmenak; mehea (0,5 mm) eta glebari itsatsita.

Gleba: Hasieran zuri-horixka argi kolorekoa, ondoren arre-oliba kolorekoa, nerbiazio argi ugarirekin, azkenik delikueszentea. Helduaroan baratxuri usaina izaten du.[2]

Etimologia: Roseolus epitetoa, bere koloreagatik da.

Jangarritasuna

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Rhizopogon virens delakoarekin, oso antzekoa, Peridio lodiarekin, ia Sleroderma baten antzekoa. Batzuetan boilurrekin nahasten da.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, pinuen basoetan. Erdi lurperatuta.[4]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika, Asiako ipar-ekialdea, Zeelanda Berria, Australia, Txile.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 711 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 535 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 461 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.