Sasi-txinbo
Sasi-txinboa edo intsusa-txori arrunta (Sylvia communis) sylviidae familiako hegazti paseriformea da, hego-mendebaldeko Europa eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletan bizi dena[1].
Sasi-txinbo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Sylviidae |
Generoa | Curruca |
Espeziea | Curruca communis Latham, 1787
|
Ezaugarriak
15 cm inguru luze da. Bizkarraldea arre gorrixka eta sabelaldea zuri gorrixka ditu. Oso iparraldeko lurraldeetan izan ezik, Europan eta Asian bizi da, eta Afrikan ematen du negualdia. Batez ere intsektuak jaten ditu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.