Sartaldeko Zerrenda

Sartaldeko Zerrenda, Aragoiko Zerrenda edo Aragoi Ekialdeko Zerrenda[1] (katalanez Franja de Ponent edo Franja d'Aragó; gaztelaniaz Franja de Aragón; aragoieraz Francha de Levant edo Francha d'Aragón) Kataluniarekin muga egiten duten eta katalana hitz egiten diren Aragoiko udalerrien multzoari deritzo.

Sartaldeko Zerrenda, morez.

Huesca, Zaragoza eta Teruelgo probintzietan zabaltzen da.

Eskualdeak

  • Ribagorza Beherea (Baixa Ribagorça katalanez, Ribagorza aragoieraz) (Huesca): hiriburuak Graus eta Benabarre/Benavarri (Benavarri katalanez, Benabarri aragoieraz) dira.
  • Llitera (A Litera aragoieraz) (Huesca): Tamarite de Litera/Tamarit de Llitera (Tamarit de Llitera katalanez, Tamarit de Litera aragoieraz) eta Binéfar (Binèfar katalanez, Binéfar aragoieraz eta gaztelaniaz) dira hiriburuak.
  • Cinca Beherea (Baix Cinca katalanez, Cinca Baixa aragoieraz) (Huesca): hiriburua Fraga da.
  • Aragoi Behere-Caspe (Baix Aragó-Casp katalanez, Baixo Aragón-Casp aragoieraz) (Zaragoza eta Huesca): hiriburua Caspe da.
  • Matarraña (Matarranya katalanez) (Teruel): hiriburua administratiboki Valderrobres da (Vall-de-roures katalanez), eta historikoki Calaceite (Calaceit katalanez).
  • Aragoi Beherea (Baix Aragó katalanez, Baixo Aragón aragoieraz) (Teruel): hiriburua Alcañiz da.

Aragoi Beherea eta Aragoi Behere-Caspe eskualdeetako hainbat herritan ez dute katalanez hitz egiten. Horregatik, Katalan Herrien aldekoek bi eskualde horietako herri katalandunak Matarranya eskualdearen barruan kokatzen dituzte.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.