Sarriena
Sarriena Leioako (Bizkaia) auzoa da, herriko goiko aldean dagoena. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaiko Campusa auzo honetan dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.782 biztanle ditu.
Sarriena | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Leioa |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′02″N 2°59′10″W |
Demografia |
Mugakideak
Mugakide ditu iparraldean Peruri eta Errotaetxe, hegoaldean Elexalde, ekialdean EHU eta mendebaldean Artatzagana. Azken urteotan eraikitako Aldekoena auzoa ere mugan dauka.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1.270 | 1.266 | 1.538 | 1.667 | 1.701 | 1.755 | 1.774 | 1.782 |
Hezkuntza
Auzoan hezkuntza pribatuaren zentro bi daude: Ahizpa Irlandarrena alde batetik eta bestetik Askartza Claretekoa.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Leioako auzoak udal webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.