Sarmizegetusa Regia
Sarmizegetusa Regia, Daziarren hiri garrantzitsuena izan zen. 1200 metrotara eraikia izan zen Orastie mendietan. Beste bost hiri gotorlekuekin batera daziarren defentsa osatzen zuen. 1999. urtean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Sarmizegetusa Regia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Errumania |
Județ | Hunedoara konderria |
Errumaniako komuna | Orăștioara de Sus |
Koordenatuak | 45°37′22″N 23°18′37″E |
Azalera | 0.1783 km² |
Historia | |
Kultura | Daziar |
Deskribapena
30.000 metro karratuko inguruko azalera zuen eta bost maila desberdin zituen. Gainera, daziarren inguru sakratua zen. Daziarrek, 86 eta 87. urteetako guduetan erromatarrak garaitu zituzten eta hauek ingenieri eta arkitektoak eskeini zizkieten hiria eraikitzeko. Dezebaloren agindupean hiria bere garairik onena izan zuen, baina erromatarrek ni guduen ostean garaitu zuten Dezebalo eta hiria suntzitu zuten. Erromatarrek hiri berri bat eraiki zuten handik 40 km-ra eta Sarmizegetusa izena mantendu zuten. Izen berria Colonia Ulpia Traiana Augusta Dacica Sarmizegetusa izan zen.