Sarit Thanarat
Sarit Thanarat (thailandieraz: สฤษดิ์ ธนะรัชต์; Bangkok, 1908ko ekainaren 16a - ibidem, 1963ko abenduaren 8a) thailandiar militar eta politikaria izan zen. Thailandiako lehen ministroa izan zen 1957an eta 1958tik hil zen arte.
Sarit Thanarat | |||
---|---|---|---|
1958ko urriaren 20a - 1963ko abenduaren 8a ← Thanom Kittikachorn - Thanom Kittikachorn → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bangkok, 1908ko ekainaren 16a | ||
Herrialdea | Thailandia | ||
Heriotza | Bangkok, 1963ko abenduaren 8a (55 urte) | ||
Heriotza modua | : giltzurruneko gutxiegitasuna | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Missouri Military Academy (en) Chulachomklao Royal Military Academy (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta soldadua | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Royal Thai Army (en) | ||
Gradua | general field marshal (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa | ||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
Bere lehen hezkuntza monasterio budista batean izan zen eta 1919tik 1927ra Akademia Militarrean ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerran infanteriako batailoi bateko komandantea izan zen eta Burmako inbasioan esku hartu zuen. Koronel mailarekin 1947ko estatu kolpean parte hartu zuen, Thawal Thamrong Navaswadhi lehen ministroa kargutik kendu eta Luang Phibunsongkram berriro boterean ezarri zuena. Harrezkero, politikarekiko interes iraunkorra izan zuen.
1950eko hamarkada ezegonkortasun handikoa izan zen Thailandian, 1957ko hauteskundeen ondoren okerrera egin zuena lehorte handi batek eta emigrazio masibo batek Isan eskualdetik Bangkokera. 1957ko irailaren 16an, Pibul lehen ministroa kargutik kendu zuen estatu-kolpe militarra zuzendu zuen Tharanatek. Bost egunen ondoren, Pote Sarasini eman zion boterea, eta 1958ko urriaren 20an lehen ministro karguari ekin zion berriro.
Bere gobernuaren ezaugarri nagusiak Gerra Hotzean Estatu Batuen interesei men egitea, paternalismoa, opioaren aurkako borroka eta monarkiaren papera indartzea izan ziren.
Karguan hil zen eta Thanom Kittikachorn jenerala izan zen haren oinordekoa.