Sare D.D.T. usain
Sare D.D.T. usaina (Cortinarius hinnuleus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina toxikoak diren beste Cortinarius batzuen antza du.
Sare D.D.T. usaina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius hinnuleus Fr., 1838 |
Deskribapena
Kapela: 2 eta 9 cm bitarteko diametrokoa; okre-lehoi kolorekotik herdoil-lehoi kolorera doana denbora hezean, denbora lehorrean argitu egiten da eta okre-horia, okre-kanela edo okre-arrosa kolorekoa izatera pasatzen da. Zetadun azala, azkar desagertzen den errezel zuri batez estalita dago. Zahartzean, zuntz txiki erradial marroi gorrixka ilunez markatuta dago.
Orriak: Oro har, lodiak eta zabal, batez ere helduaroan; adnatuak hasieran, gero eskotatuak.
Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa edo oinarrian lodixeagoa, okre-arrosakara, fibrilosoa errezel zuriagatik, eraztun zuriarekin, zeiharra, mintzezkoa eta iraunkorra.
Haragia: Mehea, baina zurruna, krema-okre kolorekoa edo arrosa-lehoi kolorekoa kapelan, eta marroi gorrixka oinaren oinarrian. Batzuetan lizundutako lurraren usain desatsegina izaten du.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriengatik. Hinnuleus epitetoa latinetik dator, oreinkume, esan nahi duen "Hinnuleus" hitzetik. Kolore arre-lehoi kolorea edo oreinkumearen azalaren antzekoa duelako.
Jangarritasuna
Ez da kaltegarria, baina ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]
Nahasketa arriskua
Telamonia sub-generoko beste Cortinarius batzuekin.[4]
Sasoia eta lekua
Uda amaieran eta udazkenean, hostogalkorren basoetan, batez ere haritzen azpian.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 232 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 467 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 376 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 205 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..