Sare-kota
Sare-kota (ingelesez: byrnie edo haubergeon ) enborra estaltzen duen posta-armadura da, batzuetan, besoen eta izterraren zati bat ere estaltzen du.[1]
Erdi Aroko posta batek 10 kilo inguru pisatzen zituen. Borrokan erabiltzeko nahikoa arina zen eta ez zuen ia oztopatzen soldaduaren mugikortasuna. Erabiltzen ez zenean, bilduta gorde zitekeen eta horrela erosoago garraiatu ahal izango zen.
Sare-kotak oso ondo babesten du mozketetatik eta zertxobait okerrago arma labankadatik, ubelduretatik, aldiz, ez du batere ondo babesten duen malgutasunaren ondorioz. Hori dela eta, azpian jantzi betea ( gambeson bat adibidez) janztean bere eraginkortasuna areagotu egiten da.
- Joan II.a Kasimiro erregearen Transilvaniako desfileko sare-kota. XVII.
- Rikardo Lehoi Bihotzaren zigilua alkandora batekin jantzita. 1195.
- Erdi Aroko sare-kota; Musée du Moyen-Âge, Paris.
Erreferentzia
- «Sare-kota. Arabako Arma Museoa. "Kultura etxez etxe" - kulturaraba - web.araba.eus» www.kulturaraba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.