Jondoni Martine eliza (Sara)
Jondoni Martine eliza[1] Lapurdiko Sara udalerriko eliza da.
Sarako eliza | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Sarako Jondoni Martine elizaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Sara |
Koordenatuak | 43°18′47″N 1°34′50″W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Martin Tourskoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084520 eta IA64000716 |
Ezaugarriak
XVII. mende hasieran eraikia, eta bertako apaiza "Axular" idazle ospetsua izan zen. Hilerriak inguratzen du eliza, baina 1804. urtera arte eliza barnean lurperaketak egin ziren, Axular ere bai. Martin Zabaleta maisu harginari berritze lanak egin zitzan agindu zitzaion Axularren azken urteetan.
Oinplano angeluzuzeneko eraikin bat da, barrualdea 36,75 m luze du eta 15,80 m zabal; nabeak 12,75 metroko garaiera du. Nabean hiru solairu daude zurezko galeriekin.
Eliza gotortu bat da, oinplanoko hormak 1,20 metroko lodierakoak dituena. Kanpandorrea ere bereziki sendo eta garaia da, 1765ean eraiki zen[2].
Iruditegia
- Ezkila dorreko esaera.
- Ataria.
- Dorrea.
- Zurezko galeriak.
- Koroa.
Erreferentziak
- Larrungo Izpirutu Saindua Parropiako izenak
- (Frantsesez) Xareta. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- Palissy datu-basea: San Martin eliza
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.