Sarakatsaniar poni
Sarakatsaniar ponia Bulgariako zein Balkanetako antzinako bertako zaldi arraza bat da[1]. Tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Sarakatsaniar ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Sinonimoak | Karakatjaniar ponia |
Duela zenbait hamarkada arte arraza nahiko zabaldua izanik, egun desagertzeko arrisku larrian dago.
Arrazaren historia
Balkanetako zein Asiako beste hainbat herri nomadek garraiorako nagusiki astoa erabili ohi duten bitartean, sarakatsaniarrek zaldia erabili omen dute ia soilik[2]. Sarakatsaniar poni arrazako zaldiak hain zuzen. Herri honekin lotuta azaldu da betidanik beraz. Arraza landatarra da, karakatjaniarrek beraien transhumantzia bidai luzeetan erabilia leku menditsuetatik neguko behe larretara eta alderantziz.[3].
Inguruko zaldi arrazarik antzinakoena dela uste da. Arraza garbia hainbat mende mantentzeko arrazaioa herri nomadek beraien ohiturak, gauzak eta abereak gordetzeko joeran datza.
Arrazaren egoera
Desagertzeko zorian dago. Bulgariako Pirin Natura Parkean talde bat zaintzen dute arraza mantentzeko.