Sarajevoko setioa
Sarajevoko setioa indar armatu serbiarrek Bosniako Gerran Sarajevo hiriburuan egindako setioa izan zen, gerragintza modernoko luzeena, 1992ko apirilaren 5etik 1996ko otsailaren 29ra iraun baitzuen.
Sarajevoko setioa | ||||
---|---|---|---|---|
Bosniako Gerra | ||||
Data | 1990(e)ko hamarkada | |||
Lekua | Sarajevo, Bosnia eta Herzegovina | |||
Koordenatuak | 43°50′51″N 18°21′23″E | |||
Emaitza | Hainbat zibilen heriotza eta Dayton Hitzarmenaren sinaketa. | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Bosnia Herzegovinak Jugoslaviatik independentzia aldarrikatu ondoren, serbiarrek Sarajevo inguratu zuten, Srpska Errepublika serbiarra eratu nahian Bosnia Herzegovinako lurraldean. Serbiarrek 18.000 gizoneko armada kokatu zuten inguruko muinoetan, eta handik eraso zuten artileria, gerra-gurdiak, hegazkinak, tiratzaileak eta abar erabiliz. Bosniako gobernuaren tropak 40.000 izatera iritsi ziren, baina kaskar hornituta ezin zuten setioa gainditu.
Estimatzen da 10.000 lagun inguru hil zirela edo falta direla, tartean 1.500 ume. Horretaz gain, 56.000 zauritu ere eragin zuen setioak. 1995erako, hilketek eta derrigorrezko migrazioak 334.663 biztanlera murriztu zuten hiriaren populazioa, gerra aurrekoaren %64.
Gerra ondoan, Lehengo Jugoslaviarako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak bi jeneral serbiar zigortu zituen setioan gizateriaren kontrako krimenak egiteagatik: Stanislav Galić eta Dragomir Milošević. Bizitza osorako eta 33 urteko gartzela zigorra jaso zuten hurrenez hurren. Radovan Karadžić Srpska Errepublikako buru ohiaren kontrako salaketa bat ere setioagatik doakio.