Sarah Winnemucca

Sarah Winnemucca Hopkins (1844 1891) Ameriketako Estatu Batuetako aktibista sozial, hezitzaile eta idazle bat izan zen. Amerikako jatorrizko herrietako pertsonen egoera soziala hobetzearen alde hitzaldi asko eman zituen AEBko ekialdeko kostan.

Sarah Winnemucca

Bizitza
JaiotzaHumboldt Sink (en) Itzuli, 1844
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaPaiutea
HeriotzaIdaho, 1891ko urriaren 17a (46/47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaWinnemucca
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 8750319 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Bere jaiotze data ez dago guztiz zehaztua, 1844 urte inguruan izan zen Humbold Lakuan, Mendebaldeko Nevadan. Iparraldeko Paiuteen tribukoa zen, Winnemucca eta Tuboitonie-ren alaba; Mary izeneko ahizpa helduago bat zuen eta bera baino gazteagoak ziren beste neba eta ahizpa bat, Narchez eta Elma. Aita jatorriz Xoxon herrikoa zen baina Paiuteetara batu zen ezkontzaren bidez[1].

Sarah-ren aitonak harreman onak izan zituen beraien bizilekua zen eremua aztertzen hasiak ziren Ameriketara joandako europarrekin. John C. Frémont kapitaina gidatu zuen Arro Handian barrena 1843 eta 1845 artean, mapak sortzeko espedizioan[1].

Nevadako Winnemucca herriak Sarah-ren aitarengatik du izen hori.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) C., Stewart, Omer. (1983-07-01). «Canfield: Sarah Winnemucca of the Northern Paiutes» Journal of California and Great Basin Anthropology 5 (2) ISSN 0191-3557. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.